Deustobarometro soziala

Zer da deustobarometroa?

DeustoBarometro Soziala (DBSoc) Deustuko Unibertsitateak 2013ko abenduan abian jarritako inkesta da, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko ezagutza erabilgarri eta aplikatua sortzeko (gizarte-zientzietatik).

Gizarte konpromisoa barometro berri honen identitatearen parte da. Barometro berri horren helburua da batez ere desberdintasunekin eta gizarte ongizatearekin zerikusia duten gaiak ikusaraztea, genero ikuspegia maila gorenean txertatuz.

Inkesta online egiten da 1.000 pertsonako lagin adierazgarrian (sexuaren, adinaren eta klase sozialaren arabera), sei hilean behin egiten da eta galdera-bloke finko bat eta bloke aldakorra edo koiunturala izaten ditu. Eduki finkoan honako gai hauei buruzko galderak sartzen dira: gizarte-politikak eta ongizate-estatuarekiko jarrerak, genero-desberdintasunaren adierazleak, ekonomia eta enplegua, bizi-baldintzak, gazteak, demokraziaren kalitatea, immigrazioa, balioak, jarrera politikoak eta identitatea. Bloke aldakorrak sakon jorratzen du gaurkotasuneko gairen bat edo euskal gizartearen kezka bizienekin lotutako gaia.

Kontaktua

DEUSTOBAROMeTROA

Helbidea:
Unibertsitate Etorbidea, 24 48007 Bilbao


Kontaktua:
944 13 90 03 (ext. 2123)
barometrosocial@deusto.es

2025ko neguko deustobarometroa

null

2025ko neguko deustobarometroa

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren neguko edizioko emaitzak aurkeztu ditu abenduaren 19an.

Etxebizitza lortzea da euskal gizartearen arazo nagusia (% 50); kezkak goranzko joera izan du azken urtean. Herritarrek berriro jarri diete “gutxiegi” etxebizitza politikei (3,8).

Inkesta zenbakitan

%40ek

herritarren artean, erosketa-saskiaren prezioen igoerak kezkatzen du.

%69k

uste du presio sozialak eskatzen diela amei aitak baino presenteago egoteko seme-alaben hazkuntzan.

%58k

adimen artifizialeko laguntza-tresnak erabiltzen dituzte.

%67k

uste du ultraeskuina eta bere buruari “antifaxista” esaten diotenak direla manifestazioetan sortzen den indarkeriaren arduradunak.

Azken Deustubarometroaren emaitzen txostena 

Emaitzak:

null

Gizarte-maila

Ikusi gehiago

null

Ikasketak

Ikusi gehiago

null

Probintziak

Ikusi gehiago

null

Botoa nori emana

Ikusi gehiago

2015eko udako txosten ebolutiboa - 2025ko negua

Datu basea SPSSn

Berriak

Braulio Gómez, Iratxe Aristegi eta María Silvestre, Deustobarometroaren arduradunak, inkestaren azken edizioaren aurkezpenean

2025eko abenduak 19 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazorik garrantzitsuena eta, ondoren, erosketa-saskiaren prezioaren igoera

Euskal herritarrek jaiotza-tasa baxua lana eta familia uztartzeko arazoekin eta gazteen soldata baxuekin lotzen dute. 4 gaztetatik 1ek uste du Franco diktadoreak giz...
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Rueda de prensa de presentación

2025eko ekainak 20 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazo nagusia

Osasunarekiko kezka jaitsi egin da eta Osakidetzarekiko konfiantza onbideratzen ari da. Euskal herritarrek uste dute Trumpen politikek kalte egingo diotela erosketa ...
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
 Iratxe Aristegi, María Silvestre eta Braulio Gómez, Deustobarometroaren arduradunak, inkestaren azken edizioaren aurkezpenean

2024ko abenduak 19 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazorik garrantzitsuena, osasun arretarekin berdinduta

Herritarren % 31k uste dute ezin izango dutela inoiz etxerik erosi, eta % 28k 10 urte baino gehiago beharko dituztela etxea erosteko. Osakidetzak hobetu du balorazio...
Gehiago ikusi Gehiago ikusi
Braulio Gómez, Iratxe Aristegi eta María Silvestre, Deustobarometroaren arduradunak, inkestaren azken edizioaren aurkezpeneko prentsaurrekoan

2024ko ekainak 26 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: herritarren segurtasuna Euskadiko hirugarren arazo garrantzitsuena da

Osasun arreta eta bizitzaren kostua dira kezken zerrendako lehenak. Osakidetzari buruz herritarrek duten batez besteko balorazioa (4,4) azken hamarkadako baxuena da....
Gehiago ikusi Gehiago ikusi

2025eko abenduak 19 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazorik garrantzitsuena eta, ondoren, erosketa-saskiaren prezioaren igoera

2025eko ekainak 20 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazo nagusia

2024ko abenduak 19 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: etxebizitza lortzea da Euskadiko arazorik garrantzitsuena, osasun arretarekin berdinduta

2024ko ekainak 26 - Bilboko Campusa

Deustobarometro berria: herritarren segurtasuna Euskadiko hirugarren arazo garrantzitsuena da

Ikusi albiste guztiak Flecha dentro de un enlace para conocer más sobre este elemento

Argazki galeria