Zuzenbideko ikasle bat Diputatuen Kongresuari buruzko mintegi batean

Espainia osoko unibertsitateetako beste bederatzi ikaslerekin batera, DUko Zuzenbide Fakultateko ikasle batek Madrilen 2013ko urriaren 21etik 25era bitartean egin zen Diputatuen Kongresuari buruzko IV. mintegi teoriko-praktikoan parte hartu zuen.

Berriak

2013ko urriak 21

Bilboko Campusa

Espainia osoko unibertsitateetako beste bederatzi ikaslerekin batera, DUko Zuzenbide Fakultateko ikasle batek Madrilen 2013ko urriaren 21etik 25era bitartean egin zuen Diputatuen Kongresuari buruzko IV. mintegi teoriko-praktikoan parte hartu zuen.

Luis Socíasek, Zuzenbideko Graduko 4. mailako ikasleak, esperientzia honela baloratu zuen: “oso onuragarria izan zen; izan ere, aukera eman zidan teorian ikasi dudana praktikan ikusteko”.

Mintegia Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetako edo Europar Batasunaren kide diren beste herrialde batzuetako erakunde akademikoetako Zuzenbideko, Administrazioaren Zientzietako, Politika Zientzietako, Kazetaritzako edo Informazioaren Zientzietako lizentziatura eta graduetako azken bi mailetako unibertsitate ikasleei zuzenduta dago. Mintegi teoriko eta praktikoaren helburua da Diputatuen Kongresuari buruzko informazio eta prestakuntza trinkoa ematea Espainiako edo Europar Batsaunaren kide den beste herrialde bateko unibertsitate zentro publiko edo pribatuetako azken mailetako ikasleentzat.

Programan jasotako jardueren artean, estatuko aurrekontu orokorren eztabaidara joango dira, bisita egiten dabiltzanean. Diputatuekin batuko dira, eta ganberako organo erabakitzaileak ezagutuko dituzte.

Betekizun bakarra da parte hartzaileek espainieraren maila nahikoa dutela egiaztatzea eta Espainiako sistema juridikoa, politikoa edo mediatikoa ezagutzea eta, bereziki, Espainiako konstituzio eta parlamentu sistemarena.