Zuzenbideko adituek Euskadiko Kooperatiben Legearen aplikazioaren arazoak eta aukerak aztertu zituzten Deustuko Unibertsitatean

Biltzarra Zuzenbide Fakultateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuak eta Kooperatiba Zuzenbideko Nazioarteko Elkartearen aldizkariak antolatu dute, eta azaroaren 16an eta 17an izan zen, Bilboko campusean. 

 

Elena Pérez Barredo, Felipe Gómez eta José Mª Gorostiza

2022ko azaroak 16

Bilboko Campusa

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea onartu eta hiru urtera, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuak (IEC) eta Zuzenbide Kooperatiboko Nazioarteko Elkarteak (AIDC) indarrak batu dituzte, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin (AVD) lankidetzan, datorren azaroaren 16an eta 17an zuzenbide kooperatiboko akademiko eta adituak bilduko dituen biltzarra antolatzeko.

“Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeari buruzko BILTZARRA: Gizarte Ekonomia garatzeko edukia eta aukera” izenburua izango du biltzarrak eta helburua da denbora tarte horretan aplikatzeko dauden arazoei eta aukerei heltzea, honako alderdi hauek jorratuz: kooperatiben eraketa eta erregistroa, nahitaezko funtsak, egiturazko aldaketak, kooperatibaren organo nagusiak (batzar orokorra, artezkaritza kontseilua, zaintza batzordea), bazkide langileen lan arazoak, edo enpresak sustatzeko kooperatibak.

Topaketa Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan egingo da, 16:00etatik 19:00etara, eta irekiera ekitaldian Felipe Gómez Zuzenbide Fakultateko dekanordeak, José M Gorostiza AVDko presidenteak eta Elena Pérez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak hartuko dute parte.

Kontsultatu biltzarraren egitarau osoa

 

 

 

17/11/2022 - Congreso sobre la Ley 11/2019, de 20 de diciembre, de Cooperativas de Euskadi: Contenido y oportunidad para el desarrollo de la Economía Social