2014ko azaroak 19
Bilboko Campusa
Zuzenbideko Fakultateak jardunaldi monografikoak egingo ditu titulazioen eskaintza akademikoa etorkizuneko ikasleen artean zabaltzeko. Ekitaldiak azaroaren 25, 26 eta 27an izango dira Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, 19:00etatik aurrera.
Datak
Informazio saioetara titulazio bakoitzeko arduradun akademikoak joango dira, Zuzenbide Fakultateko dekanoa, José Luis Ávila Orive, izango da buru eta dekanotzako taldeak ere parte hartuko du.
Azaroaren 25ean, Zuzenbideko Graduaren (web) eta bertako tituluen aurkezpena egingo da; azaroaren 26an, Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanetako Gradu berriari buruzko informazioa emango da. Gradu hau 2015-2016 ikasturtean hasiko da. Azaroaren 27an, Jardunaldi Monografikoa egingo da Zuzenbideko + Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanetako Gradu Bikoitzari buruz, hura ere 2015ean hasiko da.
Saio bakoitzean, titulazio bakoitzari buruzko informazio zabala eskainiko da: ikasketa planak, ibilbide akademikoak, Erasmus nazioarteko programa, zerbitzuak, unibertsitateko instalazioak, onarpen prozesua, sarrera probak, eta beste jarduera garrantzitsu batzuen berri ere emango da, hala nola Ateak Zabaltzeko egunak.
Deustuko Unibertsitateko ikasle izan direnek ere hartuko dute parte, euren esperientziaren berri emateko; kontsultak egiteko aukera egongo da eta parte hartzaileen artean hainbat material banatuko da: graduei eta Deusto Campuseko ekintzei buruzko informazioa, onarpen gutunak jasotzeko alea, orri-markatzaileak eta balorazioa egiteko inkesta.
Fakultatea ibili dabil
Bestalde, Fakultateak hainbat ikasketa zentro bisitatuko ditu Euskadin, eta Espainian ere bai, esaterako, Iruñea, Burgos, Logroño eta Zaragoza. Horretaz gain, Unitour azokan ere egongo da hainbat hiritan. Kontuan izanik sarrera proba martxoaren 6 eta 7 bitartean izango dela, komeni da eskainitako ekintzaren batean parte hartzea.
Zuzenbideko monografikoak 19:00etan, Unibertsitateko Paraninfoan.
- Azaroaren 25ean, asteartea, Zuzenbidea eta espezialitateak
- Azaroaren 26an, asteazkena, Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanetako Gradua
- Zuzenbidea + Laneko eta Enplegu Publikoko Harremanak – azaroaren 27an, osteguna;
UNITOUR Unibertsitateko azokak
- Gasteizen, urtarrilaren 13an
- Zaragozan, urtarrilaren 15ean
- Burgosen, otsailaren 10an
HIRIETAKO AURKEZPENAK, Deusto Azoka, graduak eta graduondoak aurkeztuko dira
- Vitoria-Gasteiz: otsailak 3
- Logroñon: otsailak 4
- Zaragoza: otsailak 5
- Burgosen: otsailak 24
Zuzenbide Fakultateak ikasle izango direnen eskura jarriko ditu gaur egun interes handia duten gaiak lantzeko mintegiak. Gai horiek landuz parte hartzaileek aukera izango dute ikasteko eta iritzia emateko antolatuko diren debate eta talde dinamiketan.
LANTEGIAK
1. Zuzenbidea: urtarrilaren 26an: “Hauteskundeetarako bidean"
2. Zuzenbidea + Espezialitateak: otsailaren 24an: "Zara”
3. Laneko Harremanak: urtarrilaren 27an: “Grebatik akordiora”
4. Lan Harremanen Esparrua: otsailaren 26an: “Laneko Eskubideak”