2014ko azaroak 03
Bilboko Campusa
Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola ebaluatzen ikasteko Nazioarteko Gizartean, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Nazio Batuen Batzar Nagusiko rolaren simulazioan, Ukrainako kasua aztertzeko.
Zuzenbideko Antonio Manrique de Luna Barrios irakasleak sustatu zuen ekimen horrek Nazioarteko Erakundeetako gaiaren inguruko irakasleen partaidetza izan zuen eta azaroaren 10etik 13ra izan zen, 15:00etatik 17:30era, euskal unibertsitateko Entzungelan (simulazioaren lehenengo bi egunetan), 191., 192., 193. eta 194. geletan (simulazioaren hirugarren egunean), eta Paraninfoan (ekitaldiaren amaiera egunean).
Parte hartzaileak Zuzenbideko graduko bigarren urteko ikasleak dira, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa dutenak.
Deustuko Unibertsitateko simulazio ereduaren bidez, antolatzaileek tresna batzuk jarri nahi dizkiete ikasleei eskura, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola nazioarteko gizartean aztertu eta ebaluatu ahal izateko. Horrela, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako gaietan jasotako ezagutza teorikoak praktikan aplikatzeko modua izaten dute.
Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.