Zuzenbide Fakultatearen nazioarteko programa bikoitzeko lehen promozioa graduatu da

Deustuko ikasleak promozioko ikaskideekin Tulaneko Unibertsitatean

2023ko ekainak 01

Bilboko Campusa

Nazioarteko programa bikoitza deiturikoa egin duten Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko lehen hiru ikasleak arrakasta handiz graduatu berri dira Tulaneko Unibertsitatean (New Orleans). Programa berritzaile horri esker, DUko Zuzenbideko ikasleek, ikasketa-espediente bikaina izan eta ingelesa ondo menderatzen dutenek, graduko azken urtea Tulane Law Schoolen egitea erabaki dezakete. Horri esker, lau urtean Zuzenbideko gradua lor dezakete Deustun, eta masterra (LLM) Tulaneko Unibertsitatean.

LLM honek New Yorkeko Bar Exam-era aurkezteko aukera ere ematen du, hau da, New Yorkeko estatuan abokatutzan aritzeko aukera. Gaur egun, Zuzenbide Fakultateak nazioarteko programa bikoitz hau egiteko akordioak ditu Tulane Law School (New Orleans), Fordham Law School (New York), Brooklyn Law School (New York) eta Cincinnati Law Schoolekin (Cincinnati, Ohio).