ZUR-EKIN aholkularitza programaren 3. edizioa aurkeztu da Deustuko Unibertsitatean

Izena emateko epea urtarrilaren 12ko 10:00etatik urtarrilaren 23ko 19:00etara egongo da zabalik.

ZUR-EKIN aholkularitzak

2025eko abenduak 18

Deustuko Unibertsitatea

25-26 ikasturteko ZUR-EKIN aholkularitzaren 3. edizioa aurkeztu da. Hainbat arlo jorratuko dira, hala nola abokatutzaren jarduera, matematika, ekintzailetza, psikologia, berrikuntza, fisikaren eta musikaren arteko harremana, ekonomia eta enpresa, 3Dko produktuen diseinua eta inprimaketa, etab. 

Izena emateko epea urtarrilaren 12ko 10:00etatik urtarrilaren 23ko 19:00etara egongo da zabalik. 

Onarpena izena emateko hurrenkeraren arabera egingo da, plazak bete arte.

Programa honetan parte hartu nahi dutenek galdetegi hau betebeharko dute: 

Honekin batera doa ikasturte honetako proposamenei buruzko informazio-dokumentua.