Zabalik dago Deusto Summer School 2022rako izena emateko epea

Berriak

2022ko apirilak 08

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Deusto Summer Schoolen laugarren edizioa jarri du martxan. Jarraitu ikasten aldaketaren parte izateko lemapean, programa oso lotuta dago Nazio Batuen 2030 Agendak sustatutako Garapen Iraunkorreko Helburuekin, GJHekin.

Nazioarteko ikuspegia da eskaintza akademikoaren ezaugarri bereizgarrietako bat, bai gaiei eta bai ikasleei dagokienez. Ikasketa arloei begira, programak diziplina askotako eskaintza biltzen du, gaur egungo hainbat gai jasotzen baititu. Parte-hartzaileen atalean, online metodologiak eta gaztelaniaz eta ingelesez egindako eskaintzak mundu osoko pertsonei ematen die aukera ikastaroetara hurbiltzeko.

Aurten, programak ikastaro izango ditu:

- Nola modelatu gizakiaren portaera adimen artifizialaren teknikak erabiliz? | ingelesez | ekainak 20 - 24
- Datuen analisia eta Machine Learning aplikatua | gaztelaniaz | ekainak 27 - uztailak 1
- Genero berdintasuna eta inklusioa goi mailako Hezkuntzan | ingelesez | uztailak 4-8
- Justizia soziala: pobrezia eta zigor zuzenbidea | gaztelaniaz | uztailak 11 - 15

Lehenengo biak enpresa arloko eta gizarte garapeneko teknologia berrien aplikaziora, adimen artifizialera eta big datara daude bideratuta. Goi mailako hezkuntzaren alorreko genero berdintasunari buruzko ikastaroak, bere aldetik, genero rolak ikasketa akademikoak eta ibilbide profesionala aukeratzerakoan duen eragina aztertuko du. Desberdintasuna, bazterketa eta pobreziaren kriminalizazioa legedian izango da 2022ko uda honetako azken ikastaroan jorratuko den gaia.

Horrez gain, Deusto Business Schoolek, ohi bezala, udako ikastaroa antolatuko du ESG Inbertsio eta Finantza Sozialki Arduratsuak gaiari buruz. Era berean, Zuzenbide Fakultateak London College of Fashion-ekin (University of Arts London) elkarlanean eskainiko du ikastaroa: Moda Zuzenbidea eta Kudeaketa.