‘Hondar kaxa’ teknikari buruzko jardunaldiaren bigarren edizioa

Hondar kaxa panpinekin

2024ko urriak 23

DeustoPsych

Osasun Zientzien Fakultateak eta Deusto Psychek “ Hondar kaxa teknika” izeneko jardunaldiaren 2. edizioa antolatu dute urriaren 23an, asteazkena. 

Jardunaldi horren helburua haurren esparrura hurbiltzea da, hondar kaxa teknika ezagutzea, oso teknika erabilgarria baita haurren esku-hartze psikologikorako. Hondar kaxa proiekziozko bizipen-teknika bat da, barne-egoerak aztertzea eta haurren zein helduen egoera emozionalak adieraztea eta ulertzea errazten duena. Helburua da pertsonak eduki mentalarekin modu sotilean konektatu ahal izatea eta irudikatu ahal izatea, kutxa batean eszena bat irudikatuz, non hainbat pertsonaia eta testuinguru irudikatzen dituzten elementuak gehitzen diren. Hauek dira jardunaldiaren edukiak:

  • Teknikaren atzean dauden oinarri teorikoak ezagutzea.
  • Teknika gauzatzeko erabiltzen diren materialak ezagutzea, bizipenen bidez. 
  • Egin beharreko urratsak saio baten bidez ikastea teknika erabiltzeko. 
  • Adibide praktikoak aztertzea.
  • Gidariak edo terapeutak teknikaren aurrean hartzen duen jarrerari buruz hausnartzea. 

Informazio praktikoa:

  • Data: 2024ko urriaren 23
  • Ordua: 15:30 - 19:30
  • Lekua: Bilboko campusa, Deusto Psych
  • Matrikularen prezioa: 40 euro.
  • Prestatzailea: Goizalde Escobal Martín (Lagungo Fundazioa)

Psikologiako tituludunentzat, psikologiako 3. eta 4. mailako ikasleentzat eta "Psikiatria" espezialitateko BAMEentzat.  

Informazio gehiago eta matrikula*