“Egin korrika erresistentziarik gabe” izeneko Lasterketa herrikoiaren II. Edizioa

Azaroaren 20an, Bilboko Herri Krosaren barruan, “ Egin korrika erresistentziarik gabe” lasterketa egingo da, antibiotikoen aurkako erresistentziaren arazoaz kontzientziatzeko eta Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna dela eta.

Herri krosa Bilbao

2022ko azaroak 20

Deustuko Unibertsitatea

Azaroaren 20an, Bilboko Herri Krosaren barruan, Antibiotikoekiko Erresistentzien Aurkako Plan Nazionalak eta Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateak antolatutako "Egin korrika erresistentziarik gabe" herri lasterketaren II. edizioa egingo da.

Antibiotikoekiko erresistentzia da Medikuntza arriskuan jartzen ari den osasun globalaren aurkako mehatxurik handienetako bat. Bakterio erresistenteek eragindako infekzioen agerpenak heriotza kopurua eta ondorio suntsitzaileak areagotzen ari dira munduko biztanlerian. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen lehentasunezko 10 helburuetako bat da, arriskuan jartzen ari baita Garapen Jasangarriko Helburuak lortzea, eta, kontrolatzen ez bada, kalkulatzen da 2050ean pertsona gehiago hilko direla infekzio erresistenteen ondorioz minbiziaren ondorioz baino. 

Antibiotikoekiko erresistentziaren arazoaz kontzientziatzeko, eta Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna dela eta (azaroaren 20a), lasterketa herrikoia egingo da Herri Krosaren 33. edizioan, Antibiotikoekiko Erresistentziaren Aurkako Plan Nazionalaren eta Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultatearen arteko hitzarmenaren barruan. Gainera, gune berezia egongo da Bilboko Kale Nagusiko irteerako zonaldean, Aldundiaren jauregiaren aurrean, informazioa emateko, erresistentziaren arazoa ikusarazteko eta kontzientziatzeko. 

Lasterketaren helburua herritarrak honako alderdi hauei buruz zabaltzea eta kontzientziatzea da: lehenik eta behin, gizarte osoa inplikatu behar da konponbideak martxan jartzeko orduan, gizakien, animalien eta ingurumenaren osasuna kontuan hartuta (One Health); bigarrenik, prebentzioa lehentasunezkoa da, eta, beraz, neurri eraginkorrenak azpimarratu behar dira, hala nola antibiotikoen erabilera egokia eta eskuak garbitzea erresistentziak sakabanatzea saihesteko, eta, hirugarrenik, erresistentziak kontrolatzearen garrantzia Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko. 

Gainera, etorkizuneko osasun profesionalak kontzientziatu nahi dira antibiotikoen erabilera hobetzeko funtsezko kolektibo gisa, behar bezala agindu eta emanez eta infekzioak prebenitzeko gomendio nagusien jarraipena eginez. 

Honako erakunde hauek hartzen dute parte: Antibiotikoekiko Erresistentzien Aurkako Plan Nazionala, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziakoa; Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetza, Ikasle Elkarteak); Euskampus Fundazioa; Unibertsitate Osasungarriak (EHU osasungarria); Bizkaiko Sendagileen Elkargoa; Acinetobacter baumannii Research Group; eta Joint Research Laboratory on Environemental Antibiotic Resistance.

Izena emateko: informazio guztia PRANlasterketaren webgunean aurki daiteke eta zuzenean eman dezakezu izena Herri Krosaren webgunean agertzen den informazioarekin.