XXVI. Hermano Oroz argazki lehiaketak baditu bere irudi irabazleak

Edizio berri honetan, 60 argazki baino gehiago jaso dira, "ondo bizitzea" kontzeptuari buruz hausnartu nahi dutenak.

Ondo bizitzea... pertsona guztiak? - Alberto Estefanía

2023ko otsailak 10

Bilboko Campusa

Begiradaren bidez "ondo bizitzea" kontzeptuari buruz hausnartzea. Hori izan da Hermano Oroz XXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztu diren 60 irudien eginkizuna. Lehiaketa Deusto Campusen egiten da urtero unibertsitateko kideentzat, eta edizio berri honetan begirada kontenplazio bitarteko bihurtzea izan du helburu, eguneroko errealitatearen erdian irudi materialak aurkitzeko, behar bezala begiratuz, bizitza onaren sinbolo espiritual bihurtzen direnak.

Lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak ikus daitezke, gaurtik aurrera, formatu digitalean Deustuko Unibertsitateko Flickr galerian, eta fisikoki ikusgai egongo dira otsailaren 27tik martxoaren 17ra, Bilboko campuseko unibertsitateko klaustroan eta Donostiako campuseko kafetegian.

Gainera, 2023ko Teologia Jardunaldien esparruan, otsailaren 28an, "Ondo bizitzea" gure testuinguru kulturalean” izeneko mahai-ingurua egingo da. Bertan, aurkeztutako argazkiei eta ezagutzaren hainbat ikuspegitatik izan ditzaketen konnotazioei buruzko gogoeta egingo da.

Jonatan Caro eta Lidia Rodríguez irakasle eta ikertzaileek eta Ane Bores kazetariak osatutako epaimahaiaren erabakia honako hau izan da:

Zuri-beltzeko modalitatea

  • Lehenengo saria: “Buen vivir para... ¿todas las personas?”, Alberto Estefanía.
  • Bigarren saria: “El arte del bienestar”, José Luis Mendez.
  • Aipamen berezia: “Fluir con el mar”, Aitor Sevillano.
  • Aipamen berezia: “¡Atrápame felicidad!”, Yaiza Pareja. 

Kolorezko modalitatea

  • Lehenengo saria: “El amor en los pequeños detalles”, Mei Taubmann. 
  • Bigarren saria: "Bakearen erdian", Amaia Egia 
  • Aipamen berezia: "Hegan Egin", Andoni Valle