Xabier Ezeizabarrenak Kazetaritzako Eurobask saria jaso du Europari buruzko artikulu batengatik

Ezeizabarrena Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Administrazio Zuzenbidean eta Kazetaritzako VI Eurobask saria jaso du, Diario Vasco egunkarian argitaratutako “Europa y los límites de la soberania" artikuluagatik. 

Berriak

2014ko irailak 26

Bilboko Campusa

Ezeizabarrena Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Administrazio Zuzenbidean eta Kazetaritzako VI Eurobask saria jaso du, Diario Vasco egunkarian argitaratutako “Europa y los límites de la soberania" artikuluagatik.

Xabier Ezeizabarrenak Eurobask saria jaso du, El Diario Vasco egunkarian argitaratutako “Europa y los límites de la soberania” artikuluagatik. Ezeizabarrena Ingurumen Zuzenbidean eta Giza Eskubideetan aditua da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Administrazio Zuzenbidean.

Ezeizabarrenaren testuaren abiapuntua da nazioarteko sistemak eragin handia duela, ”ordenamendu juridikoaren erabilera partidista ustiatu egin delako Europako egitura politikoan”.

Hori dela eta, aipatzen du nazioarteko sistemak duela erantzukizuna “subiranotasunaren kontzeptu klasikoari mugak jartzeagatik”. Ondoren, adierazten du giza eskubideak direla mugarik garrantzitsuena oreka lortzeko.

“Hala ere oraindik badaude antzinako nozioei helduta daudenak” eta adibidetzat jartzen du “Estatu Batuak, euren subiranotasunari mugak inork jar ez dezan egiten duelako politika”.

UDko Administrazio Zuzenbideko irakasleak Espainia ere aipatzen du, haren iritzian globalizazioaren eraginaren eta merkatu libreko ekonomiaren biktima modura; horren guztiaren ondorioz subiranotasunaren kontrola gero eta urrunago baitu.

Ezeizabarrenak dioenez, “distantzia handia dago teoria politikoa, juridikoa eta errealitatearen artean, baita, AEBn bezala, euren subiranotasuna aldatu gabe jarraitu nahi duten estatuetan”.

Eurobask saria irabazi duen artikuluaren arabera “erronka da pertsonek dagokigun subiranotasuna erabiltzea edo estatuek geure eskubideen alde egitea”.

Bestela, argi dago zer gertatzen den: “gosearen eta txirotasunaren suminak irauten duen lekuetan, estatuek mugarik gabeko subiranotasuna erabili dute, gizakiaren duintasuna espoliatu arte”. Esaten duenez, aldaketak egin behar dira “subiranotasunaren kontzeptu klasikoa gainditu egin behar da, pertsonen eskubideak bermatzeko soluzio egokiagoak izateko.

Azaltzen duenez, “subiranotasuna bakoitzarengan dago eta herritar bakoitzari dagokio demokratikoki aritzea, estatuei baino lehenago”. Hori ez da berria, Ezeizabarrenak dioenez, izan ere Rousseau eta Lockek ere horixe adierazi zuten.

Xabier Ezeizabarrena Donostiako elkargoko abokatua da 1997tik, Administrazio eta Ingurumen Zuzenbidean aditua, eta Zuzenbideko doktorea.

Ezeizabarrenak Ingurumen Zuzenbideko Masterra eta Giza Eskubideetako UNESCO Diploma (Ginebra, 2011) ditu. Horrez gain, Oxfordeko (2003/04) eta Edinburgoko (2009) Unibertsitateetan irakasle bisitaria da.

Era berean, hainbat argitalpenen eta monografiaren autorea da Zuzenbidearekin eta Ingurumenarekin lotutako gaietan. 2011. urtetik, Alpinismoko Nazioarteko Federazioaren Batzorde Juridiko Aholkulariko presidentea da eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide autonomikoko eta Ingurumen zuzenbideko irakaslea, bai eta Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterreko Administrazio Zuzenbideko irakaslea ere.