2014ko azaroak 24
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko Xabier Ezeizabarrenak Burdinkaia izeneko nobela aurkeztuko du azaroaren 27an Donostiako Aquariumean, 19:00etan. Ekitaldian egongo dira Roberto Lastre (editorea, Arte Activo), Fernando Biderbost (liburuaren azala egin duena), baita Ezeizabarrena bera ere.
Ustekabez beteko nobela da, irakurle gazteentzat. Burdinkaiak immigrazio ilegalaren ondoriozko arazoak eta aurreiritziak jorratzen ditu Europan, arraza, migrazioa eta pobrezia bezalako arazoak uztartzen direnean.
Laburpena
Mezua transmititzeko, Xabier Ezeizabarrenaren lehenengo nobelak merkataritza ontzi batean harrapatuta dauden bi gazteren estualdiak eta bizipenak kontatzen ditu. Jatorri ezezaguneko eta helmuga ziurrik ez duen ehunen bat gizon, emakume, haur eta zahar bodega ilun batean pilaturik aurkitzeak lotzen ditu euskal portu bateko bi gazteok.
Pertsona haiek salbatzea da nobelaren egituraren ardatza, eta bitartean gazte biek partekatzen dute kontaezin ahala oztopo eta pena, argudioa ustekabeko amaiera iritsi arte. Bien bitartean, irakurlearen arreta ez da une batean ere galtzen.
Lanaren muinean dago elkartasuna eta elkar ulertzeko deia, gure garaiko giza arazo handi honi, legez kanpoko migrazioari eta gizakien trafikoan dihardutenen abusuzko jokabide errukigabeari, aurre egiteko orduan. Bide batez, Euskadin bizi dugun eguneroko bizimodu erosoa, batetik; eta gizatasunik gabeko egoera latz, ilun, pobre eta desesperatua, bestetik jartzen zaizkigu begien aurrean.
Autorea
Ezeizabarrena abokatua, idazlea eta politikaria da, 1970ean jaioa, Administrazio Zuzenbidean eta Ingurumen arlokoan espezializatua; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko doktorea da. Ingurumen arloko Arbitraje eta Kontziliazioko Nazioarteko Epaitegiko letratua izan da, ikertzailea eta abokatutzan aritzen da arrantza eta itsas baliabideen babeseko gaietan.
Arlo akademikoan, Administrazio Zuzenbideko, autodeterminazio eta euskal eskubide historikoen inguruko hainbat argitalpenen autore ere bada. Gai horien inguruko bere monografietariko batean, Euskal Herriko eskubide historikoak zertan diren aztertzen du, Europar Batasuna kontuan izanik (Eusko Ikaskuntza, 2003, Miguel Herrero de Miñónen hitzaurrea du).
Beste ikerlan eta artikulu batzuk ere plazaratu ditu gai horiek, Espainian, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Kanadan zertan diren azaltzeko. Irakasle bisitaria izan da Oxford Universityko Saint Anthony’s Collegeko European Studies Centren, 2003-2004 ikasturtean, eta Edinburgoko Unibertsitatean, 2009an.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide da 2011tik. El poeta y la luna (Sendoa, 2000, Julio Villar poeta eta alpinistaren hitzaurrearekin) narrazio poetikoaren eta La ciaboga infinita saioaren (euskal gatazkaren ikuspegi politiko eta juridikoa) idazlea da (Alberdania, 2005, Miguel Herrero de Miñónen hitzaurrea). El reto del desarrollo sostenible (Deustuko Unibertsitatea, 2013) izeneko saio labur bat ere idatzi du; baita, 'Basque Fellow' gisa, Oxforden izandako bizipenei eta bertako historia eta ohiturei buruzko liburu bat ere: Un vasco en Oxford (2009).