UNICek Rotterdamen definituko du etorkizunerako estrategia

Jose Maria Guibert encabezó la delegación de Deusto de UNIC que viajó a Rotterdam

2022ko urriak 17

Erasmus University Rotterdam

Urriaren 17tik 19ra, Erasmus University Rotterdamen (Herbehereak) egingo da “UNIC Strategic Conference”, ekitaldi estrategikoa UNICentzat. Hiri post industrialetako unibertsitate europarren aliantza horretan, Deustuko Unibertsitateak ere parte hartzen du. Zortzi unibertsitatek, 2020an, abiatu zuten aliantza: Ruhr-Universität Bochum (Alemania), University College Cork (Irlanda), Koç Üniversitesi (Turkia), Université de Liège (Belgika), University of Oulun Yliopisto (Finlandia), Erasmus University Rotterdam (Herbehereak) eta Sveucilište u Zagrebu (Kroazia). Zortzi unibertsitate horiei beste bi unibertsitate batuko zaizkie: Uniwersytet Lódzki poloniarra eta Malmö Universite suediarra.

Strategic Conferenceren helburua da Europako Unibertsitate horren garapenerako ikuspegi partekatua adostea. Topaketa horren aurretik, unibertsitateetako ordezkariek osatutako hiru taldek honako gai hauek aurreratu dituzte:

19/10/2022 - Un centenar de estudiantes de secundaria participa en Deusto en un encuentro con profesionales de la ciencia y la tecnología para orientar sus carreras profesionales

- UNICen helburuen eta misioaren adierazpena
- Gobernantza-egiturak eta UNICek instituzioen eta haien unibertsitate komunitateen inplikazioa bermatzeko moduak.
- UNICen arlo tematikoak, prestakuntzan eta ikerketan lankidetzan aritzeko: jasangarritasuna, hiri berdeak, hiri-erresilientzia, inklusioa, superaniztasuna, hiri adimendunak…, bai eta irakaskuntza eta ikerketa metodologia kolaboratiboak ere.

Lantaldeetan unibertsitateko hainbat kolektiboren ordezkariek parte hartu dute: irakasleak, ikertzaileak, ikasleak, langileak, hiriak eta inguruko erakunde eta administrazioak.

Rotterdamen prozesu horren emaitza landuko da, etorkizuneko UNICen landuko diren hezkuntza programen eta ikerketa proiektuen garapenean arreta jarriz, baita UNIC Aliantzaren gai egituratzaile/bereizgarrietan ere.

Unibertsitateetako ordezkaritzak hamabost bat pertsonak osatzen dituzte, unibertsitateetako errektoreak buru direla, eta unibertsitate komunitateko hainbat arduradun ere badaude, tartean diren erakundeetako ordezkariez gain, hala nola Eusko Jaurlaritzakoa edo Bilboko Udalekoa. Horiek online parte hartuko dute konferentziaren saio batzuetan.

Prozesu horren emaitzak UNIC Aliantzaren ibilbidearen jarraipena ekarriko du. Aliantza osatzen duten unibertsitateek 2023ko hasieran aurkeztuko dute Europako Batzordeak finantzatutako Europako Unibertsitateen fase berrian.