2023ko ekainak 01
Bilboko Campusa
Deustok ekainaren 1ean ospatuko ditu Unibertsitateko helduen prestakuntzaren 30 urteak. Gaur egun Deustu-Bide-Herritartasun Eskolan bilduta daude. 175 pertsonak baino gehiagok (gehienak ikasleak dira edo hiru hamarkada hauetan ikasle izan dira) parte hartuko dute guztiontzat irekitako ikastaro aitzindari hauen oroitzapenezko ekitaldian. Ikasketa hauek adina, titulazioa edo aldez aurreko ikasketak kontuan hartu gabe, bizialdi osoko ikaskuntza sustatzen dute, “gozamenetik abiatuta” eta aisialdiko “esperientzia aberasgarri” gisa.
Topaketako protagonistak hauek izango dira: Juan José Etxeberria errektorea, Javier Arellano Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa, Joseba Doistua DeustoBideko zuzendaria eta Mercedes Egozcue Caixabankeko Bilboko Negozio Arloko zuzendaria -“La Caixa” Fundazioaren (proiektuaren erakunde laguntzailea) ordezkari gisa. Era berean, 1993an adinekoentzako ekimen honen bultzatzailea izan zen Manuel Cuenca irakasleak hitzaldia emango du bizialdi osoko aisialdiaz eta Deustuko Unibertsitateko helduen prestakuntzaren hasieraz hitz egiteko.
Deustobide
DeustoBidek, bere prestakuntza programen bidez, herritarrei ezagutzak, gaitasunak eta balioak eskuratzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak ematea du helburu, baita giza zientzien, gizarte zientzien, psikologiaren, hezkuntzaren, zuzenbidearen, enpresaren, ekonomiaren, ingeniaritzaren, teknologiaren eta erlijio zientzien arloetan hausnartzeko eta eztabaidatzeko ere, besteak beste.
Herritar Eskolak garatzen dituen ekimenen artean tradizio luzeko jarduerak daude, hala nola Kultura eta Elkartasuneko unibertsitate titulazioa edo Unibertsitateko Kultur Aisialdiko programa, Deustun ez ezik -Bilboko eta Donostiako campusetan- hainbat udalerritan eskaintzen dena, eta beste klasiko batzuk, hala nola “Arteez Gozatzea, “Bidaiatzeko Ingelesa” edo “Euskal Hizkuntzaren eta Kulturaren oinarriak”. Eskaintza horretaz guztiaz gain, datorren ikasturtean urtebeteko monografikoa egingo da: “Grandes interrogantes del presente: de las relaciones internacionales a la Inteligencia Artificial”.
Belaunaldi anitzen arteko bizikidetza
Helduen prestakuntza Deustuko Unibertsitatean, 12 pertsonarekin hasi zen, eta gaur egun proiektu sendoa da, urtero 1.000 pertsona inguru hasten dira. Parte hartzaile horien berezitasuna da, unibertsitateko ikasle tradizionalenekin campusak partekatzen dutenez, campuseko espazioetan belaunaldi anitzeko bizikidetza maila handia ahalbidetzen dela.
Datu gehiago: 30 urte hauetan, 250 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta unibertsitateko geletatik 6.000 pertsona baino gehiago igaro dira; horietatik 3.500ek prestakuntza berrikuntzetan interesa izaten jarraitzen dute. Eskaintza urtero berritzen da erabat, eta, horri esker, ibilbide luzeko unibertsitate komunitatea sortu da, gaur egun 1993-94 ikasturtean edo hurrengoetan prestakuntza hasi zuten eta aktiboki parte hartzen jarraitzen duten pertsonak ere badaude. Era berean, proiektuak kolaboratzaile ugari ditu, besteak beste, lurraldeko kultur erakunde nagusietako 14, 4 udal (Basauri, Galdakao, Getxo eta Azpeitia) eta duela ia 10 urtetik hona, “la Caixa” Fundazioa.
