Unibertsitateak etorkinentzako hizkuntzen irakaskuntza aztertuko du

Unibertsitateak etorkinentzako hizkuntzen irakaskuntza aztertuko du Berriak

2005eko maiatzak 11

Beste hiri batzuk

Etorkinentzako hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikastaro batekin bukatuko du Deustuko Unibertsitateak bigarren hizkuntzen irakaskuntzan prestatzeko mintegia, urrian eta azaroan eta martxoan eta apirilean egin dena. Guztira 35 pertsona, euretatik 15 unibertsitateko ikasle eta gainerakoak irakasle eta hizkuntzen irakaskuntzako profesionalak izan dira hizkuntzen ikaskuntza integrazio faktoretzat hartzen duen programa honetan parte hartu dutenak. Félix Villalba, Madrileko "Agustina de Aragón"EPAkoak eta irakasleen prestatzaileak emango du apirilaren 29an eta 30ean Etorkinentzakohizkuntzen irakaskuntza: kultura artekotasunaren azterketa praktikoa izeneko ikastaroa. Aditu honek azaroaren 26an eta 27an gai beraren inguruan hitz egin zuen Deustuko Unibertsitatean, baina haur, nerabe eta helduen gelako baliabideak aztertuz. Mintegi honetan jorratu diren beste gai batzuk hauexek izan dira: irakurketa-idazketa irakasteko estrategiak, gramatikaren erronka beste hizkuntza batzuen ikaskuntzan, eta bigarren hizkuntzako irakaslearentzako baliabide eta estrategia erabilgarriak. Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko programa honen helburuetariko bat bigarren hizkuntzen irakaskuntzan ari direnei edo aritu nahi dutenei esperientzia eta praktikotasuna gogoan harturik, prestakuntza emateada, baita topaketarako gune baliagarri bat eskaintzeaere bigarren hizkuntzen irakaskuntzak eskoletan, bigarren hezkuntzan, atzerriko ikasleentzako eta integrazio linguistikoa behar duten etorkinentzako ikastegietan planteatzen dituen erronka profesionalak jorratzeko.Programaren barruan, mintegiez gain, praktikak ere egongo dira etorkinak integratzeko ikastegietan, GKEetan eta bestelakoetan tituludun berrientzat eta ikasleentzat.