Migrazio segurua, ordenatua eta erregularra

Migrazio segurua, ordenatua eta erregularra

2023ko martxoak 03

Bilboko Campusa

Otsailaren 10ean, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile Cristina Churrucak Zaragozako Bakerako Ikerketa Mintegian parte hartu zuen, “Nazio Batuak migrazio seguru, ordenatu eta erregularraren erronkaren aurrean. Nazioarteko lankidetza indartzea, migratzaileen duintasuna berreskuratzeko” izeneko saioarekin.

Bertan, irakasleak azaldu zuen zein politika behar diren migrazio segurua, ordenatua eta erregularra izateko nazio zein nazioarte mailan, baita “lana kenduko digute” bezalako diskurtsoei aurre egiteko moduak ere.

Mintegiaren antolatzaileak Zaragozako Bakerako Ikerketa Mintegiaren Fundazioa, Errege eta Abokatuen Elkargoko Giza Eskubideen Saila eta Cáritas Zaragoza izan ziren eta gai nagusia bakearen kultura aktiboaren garai berri baten kontzientzia hartzea izan zen.

Irakur ezazu Heraldo de Aragón egunkariak, mintegi hau dela eta, egindako elkarrizketa, irakurri hemen