OcioGune ikerketa-foro berriak aisia eta gizarte-berrikuntzaren arteko harremanak aztertu ditu
Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Grupo Santander Katedrak, ekainaren 9an eta 10ean, elkarren segidako seigarren urtez, OcioGune foroa antolatu du, eta titulua, oraingoan, honakoa da: "Aisia eta gizarte-berrikuntza: Giza garapenarekin konprometituta dagoen aisiara bidean". Foro horren helburua izan da aisiaren esperientziaren, merkatuko aginduen eta gizarte-sarearen artean sustatzen diren harremanetan sakontzea.

2011eko ekainak 09
Bilboko Campusa
OcioGune aisiaren esparruko ikertzaile, aditu eta profesionalentzat da, euren espezializazio-arloetako ezagutzak eta esperientziak trukatu nahi dituztenentzat. OcioGune hiru ideia-fororen oinarrian egituratu da: Aisia solidarioa eta gizarte-konpromisoa, Aisia sortzailea eta aldaketa kolektiboak eta Aisia arduratsua eta habitat iraunkorra.
Besteak beste, Douglas A. Kleiber, Georgiako Unibertsitateko aisia eta aisialdiko ikasketetako irakasle eta ikertzailea, izan da hizlarietako bat, eta inauguraziorako hitzaldia eman du. Foroan, Hazlo posible Fundazioaren, Bizkaia Creativity Zentrum erakundearen eta Bartzelonako Denboraren Erabilerari buruzko zinegotzigoaren esperientziak aurkeztu dira.