“Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak” izango dira hizketagai, Iberoamerikako hiru adituren eskutik Deustuko Unibertsitatean egingo den 2026ko lehen Demokrazia Berbaldian

Jordan Rodas, Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia; Eva Martich, politologoa eta Gizarte Politikan doktorea eta Ramiro Navas, aktibista, komunikatzailea eta Giza Eskubideen defendatzailea arituko dira solasean

Conversatorios democracia

2026ko urtarrilak 22

Donostiako Campusa

Demokraziek erronka eta aukera berriei aurre egin behar dieten une honetan, Deustuko Unibertsitateak, Demokrazia, Erakunde Publikoak eta Politikaren Berrikuntza Master berritzailea du abian. Prestakuntza akademikoaz haratago, unibertso akademikoaren, erakundeen, gizarte-eragileen eta herritarren arteko topagune eta esperimentazio-gune bilakatzen dena.

Horretarako, Demokrazia Berbaldiak dira martxan, nazioarteko mintegi zikloa, Deustuko Unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arantzazulaben arteko proiektu kolaboratibo gisan artikulatua. Espazio honek demokrazia eta berrikuntza publikoaren laborategi bizia izatea du helburu, ezagutza gizartearen eskura jarrita. 

Bide berean, datorren urtarrilaren 22an, arratsaldeko 17:30ean, Donostiako campuseko Foro Aretoak (Larramendi eraikina) hartuko du 2026ko lehen Demokrazia Berbaldia. Hizketaldia “Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak” izenburupean gauzatuko da eta Iberoamerikako hiru aditu arituko dira solasean: Jordan Rodas (Guatemala) — Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia — , Eva Martich (Argentina) — politologoa eta Gizarte Politikan doktorea —  eta Ramiro Navas (El Salvador) — aktibista, komunikatzailea eta Giza Eskubideen defendatzailea —. Izen ematea doakoa da eta ondorengo formularioa beteta (izen-ematea) edo master.democracia@deusto.es helbidera mezu bat bidalita gauzatu behar da. 

Demokrazia Berbaldi honen bidez, gaur egungo fenomeno politiko garrantzitsuenetako bati buruzko eztabaida informatu eta plurala sustatu nahi da.

“Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak” 

“Autokrazien gorakada. Iberoamerikako ikuspegiak” izenburupean egingo den Demokrazioa Berbaldiak Iberoamerikako hiru adituri emango dio ahotsa — Jordan Rodas (Guatemala), Eva Martich (Argentina) eta Ramiro Navas (El Salvador) —. Bertako hainbat herrialdetako joera autoritarioen inguruan arituko dira, baita demokrazian, erakundeetan eta herritarrengan horiek duten eraginaz ere.

Berbaldian lidergo autokratikoen indartzea azaltzen duten arrazoi politiko, sozial eta ekonomikoez hitz egingo da, baita prozesu horiek zuzenbide-estatuarentzat, botere-banaketarentzat, adierazpen-askatasunarentzat eta giza eskubideentzat planteatzen dituzten erronkak ere. Hizlariek beren esperientzietan oinarritutako ikuspegiak plazaratuko dituzte.

Unibertso akademikoak, erakundeek, gizarte-eragileek eta herritarrek eman ditzaketen erantzunei buruz hausnartuko da, baita Iberoamerikak higadura demokratikoak markatutako agertoki globalean duen zereginari buruz ere. Elkarrizketa ireki baten bidez, eztabaida informatu eta plurala sustatu nahi da.

Jordan Rodas (Guatemala)

Guatemalako Giza Eskubideen prokuradore ohia (2017-2022). Iberoamerikako Ombudsman Federazioko presidentea (FIO) (2017- 2019). Guatemalako San Carlos Unibertsitateko errektore izateko hautagaia. Maya- Quiché Thelma Cabrera buruzagiaren formulako kide bezala presidenteordegai gisan aldarrikatua MLP herrien askapenerako mugimenduan.

Quetzaltenangoko Konstituzio-Zuzenbideko eta Administrazio-Zuzenbideko irakasle titularra. Demokrazian, Estatuan eta Zuzenbidean Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Tokiko Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko Masterra. Ustelkeriaren Aurkako, Gardentasuneko eta Kontuak Emateko diplomaduna Txileko Unibertsitatean.

Bi aldiz hautatu dute Quetzaltenangoko Udal Kontzejuko kide Xe-Ju Batzorde Zibikoak. Hiru urte baino gehiago erbestean, duela gutxitik, Espainiako Estatuaren asilo politikoarekin.

Eva Martich (Argentina)

Politologoa eta Gizarte Politikan doktorea. Latinoamerikako eta Karibeko gizarte-, osasun- eta genero-politiken azterketan eta ebaluazioan espezialista.

Ikerketa, nazioarteko erakundeentzako eta gobernuentzako aholkularitza, eta graduko eta masterreko irakaskuntza uztartzen ditu bere eguneroko lanean.

Ramiro Navas (El Salvador)

Aktibista, komunikatzailea eta Giza Eskubideen defendatzailea. El Salvadorreko egungo gobernuaren aurkako gizarte-plataforma demokratiko baten sustatzailea. Radio La RR eta El Diario de Hoy hedabideetan analista politikoa. 

Langile Klasearen Eskubideen Aldeko Mugimenduko (MDCT) kidea da. Demokraziarako Trebakuntza Zentroko (CECADE) aholkulari gisa lan egin du, eta El Salvadorreko hiriburuko alkatetzarako hautagaia ere izan da.