Topaketa David Aguilarrekin (Mr. Hand Solo) bere gainditze-historiari buruz: "A lego life"

Berriak

2022ko martxoak 23

Bilboko Campusa

Bizitzaren mugak gainditzeko historiak buelta eman dio munduari, gehien maite duen jolasari esker, Legoari esker. David Aguilar sortzetiko gaixotasun batekin jaio zen, “Poland-en sindrome” izena duenarekin. Horrek oztopatu zion bular-muskulua eta eskuineko besaurrea garatzea. Mugatu eta amesten zuenaren alde borrokatzeari utzi beharrean, protesi propioak, erabat funtzionalak, sortu eta garatu ahal izan ditu. Mr. Hand Solo du ezizena, onarpenaren eta duen desgaitasuna ulertzeko umorearen sinonimoa da. Honela, haren historia pertsonalaz, Daviek sekula amore ez emateko esan nahi digu, irainik eta diskriminaziorik ez onartzeko, entzuteko eta laguntzeko prest egongo den pertsona bat bilatzeko, beti egongo baita gurekin hitz egiteko prest egongo den norbait.

Datorren asteazkenean, martxoaren 23an, 10:30etik 12:00etara, David Aguilarrek Adecco Fundazioaren “Aniztasunaren aldeko topaketetan” parte hartuko du (Fundazio horren enbaxadorea da). Saioa online egingo da (Microsoft Teams), esteka honen bidez:

Saiorako sarbidea

Ekimen hau Deustuko Unibertsitatearen Inklusio eta Irisgarritasun Planaren barruan dago kokatuta.