Tituludun berriak Deustuko Unibertsitateko etengabeko prestakuntzako programetan

Deustuko Unibertsitatean Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Prestakuntza Programetako tituluak banatzeko ekitaldia ospatu zen urriaren 27an. Kultura eta Elkartasuneko Graduatuaren IV. promozioko ikasleek eta Aisiako tituludunen XVI. promoziokoek euren agiriak jaso zituzten Paraninfoan izan zen ekitaldi batean.

Berriak

2005eko urriak 27

Beste hiri batzuk

Bestalde, urriaren 28an, Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Masterreko eta Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Masterreko ikasle eta irakasle talde batek bisitaldi tekniko bat egin zuen Gasteizera. Bertan, Clara Navajasek, Udal Turismo Bulegoko arduradunak, Gasteizek helmuga turistiko moduan dueneskaintza aurkeztu zien, eta Enrike Ruiz de Gordoak, Gasteizeko Udaleko Kultura zuzendariak, Gasteizen kulturaren kudeaketaz hitz egin zien. Alava Incoming-ekoInés Cibriánekin elkartzeko aukera ere izan zuen ikasle eta irakasle taldeak, Araban biltzarrak sustatzeko enpresa elkarteko kudeatzailearekin. Horrez gain, Aldabe gizarte etxeko koordinatzaile M José Martínez Marañónekin ere egon ziren.

Ondoren, ikasleak hirian kulturako jarduera eta erakusketak egiteko ekipamendu bi ezagutzera hurbildu ziren: Montehermoso Jauregia eta Villa Suso Jauregia. Bukatzeko Andra Mariren Katedralaren berrikuntza lanak ere ikusi zituzten.