Teresa Sanjurjo, Clara Fontán eta María Porta, Emakumea eta Lidergoa Sariaren laugarren edizioko irabazleak

2025eko Emakumea eta Lidergoa Sariaren irabazleak

2025eko azaroak 19

Bilboko Campusa Donostiako Campusa Madrilgo Egoitza

Clara Fontán, Corporate Excellence - Centre for Reputation Leadership erakundeko Inteligentzia eta Operazioen zuzendaria, eta María Porta, Globalviako Talentu, Komunikazio eta gizarte erantzukizun korporatiboko zuzendaria, izan dira lehenengo saria eta akzesita jaso dutenak, hurrenez hurren, potentzial handiko emakumeen kategorian. 

Epaimahaiak, halaber, Teresa Sanjurjo, Asturiasko Printzesa Fundazioko zuzendaria, Ibilbide kontrastatuko emakumearen kategorian nabarmendu du, etorkizuneko emakume zuzendarien belaunaldientzat eredu, talentuaren aldeko apustu irmoa egiten duelako eta lidergo humanista beti lan-ingurune inklusibo, askotariko eta berdintasunezkoa bilatzen duelako, hazkundea, lankidetza eta etengabeko berrikuntza bultzatzen dituena.

Deusto Business Schoolek eta Cinco Días-ek Banco Santanderren laguntzarekin sustatutako aitorpen horrek emakumeen talentua erakustea eta sustatzea du helburu.

Emakumea eta Lidergoa Sariak 2026ko martxoan banatuko dira Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan, Mateo Inurria kalea 30ean.

Bosgarren ediziora aurkezteko baldintzak

Emakumea eta Lidergoa Saria jasotzeko, eskatzaileek bost urte edo gehiagoko esperientzia profesionala, goi-mailako unibertsitateko titulua eta ingeles maila altua izan behar dute. Gainera, lehiaketara aurkeztean, hautagaiek CVa eta motibazio gutuna bidali behar izaten dute, hemendik bost urtera euren proiektu profesionalaren ideiaren azalpenarekin, baita gomendio gutuna ere.

Hautatzeko unean, epaimahaiak hainbat alderdi hartzen ditu kontuan, besteak beste, jardun profesional bikaina; enpresarekin eta gizartearekin konprometitutako jokabidea; proiektu jasangarri edo berritzaileetan parte hartu edo sustatu izana; jarduera profesionalean kudeaketako jardunbide egokiak aplikatzea edo gizarte justuago, oparoago eta inklusiboagoaren aldeko konpromisoa erakusten duten proiektu edo jardueretan parte hartu izana.

Lehenengo saria Deusto Business Schoolen Executive MBA ikasteko doako matrikula da eta akzesita, matrikularen % 60a.