2015eko maiatzak 27
Bilboko Campusa
Neurozientziak, zientzia esperimentalen barruan, etorkizun eta erronka handiko ikerketa eremu berria dira. Arlo horretan, nerbio sistema, garuna eta neuronak ikertzen dituzte. Maiatzaren 27an ospatu zen hirugarren saioan, Zientzia eta Erlijioa: Neurozientziak eta espiritualtasuna, Ramón M. Noguések Religiones y espiritualidades en la plaza pública izeneko hitzaldia eman zuen.Espiritualtasunen marko orokorrean, azaldu zuen erlijio transzendentziaren eboluzioaren konfigurazioa, praktika espiritual eta erlijiosoek garunean dituzten eraginak eta zein den gai horren planteamendu soziala eredu sozial desberdinetan.