Teknologia herritarren zerbitzura. Adimen artifizialaren erronkak eta eraginak

AAren eraginari buruzko begirada kritikoa eraikitzeko online saioak

2026ko ekainak 02

Bilbao

Adimen artifiziala (AA) fenomeno «teknologiko» soil gisa aurkezten da askotan, gaur egungo eran hura onartzea saihestezina balitz bezala. Hala ere, algoritmo bakoitzaren atzean giza erabakiak daude: datuen zentro bakoitzaren atzean, lurralde bat eta eragina jasaten duen elkarte bat daude; eta hizkuntza eredu bakoitzaren atzean, ikusten ez den lan bat egiten duten pertsonak daude. Teknologia ez da neutroa, eta haren garapena eta aplikazioak erronka etiko, sozial eta politikoen mende daude. 

"Teknologia herritarren zerbitzura" proiektuaren esparruan, Alboan Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak lau saio antolatu dituzte online, irekiak eta doakoak, AAren inpaktuei buruzko begirada kritikoa eraikitzeko, herritartasun globalaren eta justizia sozialaren eta ingurumenekoaren ikuspegitik. 

Zikloan Ipar eta Hego Globaleko adituak izango dira, akademiaren eta aktibismoaren artean, lau erronka nagusiri heltzeko: joera algoritmikoak eta lan ikusezina (Lorena Fernández Álvarez, Deustuko Unibertsitateko AAko batzordea), parte hartze demokratikorako aukerak eta arriskuak (Fco. Javier Martínez Contreras, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroa, eta Carlos Bajo Erro, teknologian eta boterean ikertzailea eta aholkularia), hodeiaren gizarte eta ingurumeneko eraginak (Marina Otero Verzier, arkitektoa eta AAko ikertzailea eta Paz Peña Ochoa, aholkularia eta teknologia digitaletako ikertzailea) eta AAk hezkuntza sistemetarako dituen erronkak (Marlene Villegas, Fe y Alegríako Nazioarteko Federazioa eta Amaya Arrollo Sagasta, Arrasateko Unibertsitatea).  

Lau saioak elkarren segidako lau asteartetan izango dira (ekainean 9, 16, 23 eta 30ean), ordutegi berean, 17:00etatik 18:00etara Espainian / 10:00-11: 00 Kolonbia-Perun / 11:00-12: 00 Txilen. Ikastaroa gaztelaniaz emango da, Latinoamerikako pertsona eta erakundeen parte-hartzea errazteko.  

Programa osoa esteka honetan

Izena emateko inprimakia esteka honetan