Sugoi Retegui Deustuko Unibertsitateko ikasleak irabazi du KlimaBai! 2025 sarietako Ura eta Energia bloke tematikoko saria.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatzen dituen sari horiek, klima aldaketaren aurkako borrokan herritarrak sentsibilizatzeko eta prestatzeko asmoa dute

KlimaBai 2025 sariak

2025eko abenduak 18

Donostiako Campusa

Abenduaren 18an, Naturklimaren Donostiako instalazioetan “Klima Bai! 2025 ”sarien banaketa egin zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren ekimen horrek kontzientzia eta ekintza klimatikoa sustatzeko asmoa du, bereziki unibertsitate eta udalerrietan, uraren eta energiaren, hondakinen, mugikortasun jasangarriaren, kontsumo arduratsuaren eta biodibertsitatearen inguruko erronkak proposatzen dituzten lehiaketen bidez,pixkanaka gure ohiturak aldatzeko eta jasangarriagoak izan daitezen. Horretarako, plataforma digital bat eta herritarren eta ikasleen inplikazioa aitortzen duten sariak erabiltzen dituzte klima aldaketaren aurkako borrokan. 

Sarituen artean, Deustuko Unibertsitateko Sugoi Retegui ikasleak eraman zuen Ura eta Energia blokeari dagokion saria. Sugoi Retegui Idoia Irigaray Deusto Campuseko arduradunak ordezkatu zuen ekitaldian, eta bertako produktu-sorta bat jaso zuen sari. Ura eta Energia blokeak klima aldaketa arintzeko funtsezkoak diren gaiak jorratzen ditu. Zehazki, energiaren eraginkortasuna hobetzera eta energia-iturri garbiagoak erabiltzera bideratuta dago energiaren arloa, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko. Bestalde, Uraren gaiak azpimarratzen du funtsezko baliabide horren kontsumo arduratsuak CO2 emisioak murriztea ahalbidetzen duela. Gainerako ikasle sarituak hauek izan ziren: Agurtzane Arriaran (Mugikortasun saria), Esther Estitxu Fernández Jaca (Kontsumo Arduratsuko, Hondakinen, Biodibertsitateko saria eta sari orokorra), Carmen Jaca García (Unibertsitateko erronkaren saria).

Lehiaketako irabazleei bizikleta elektrikoa, produktu jasangarri eta tokikoen kitak, landetxeetako egonaldiak eta natura behatzeko materialak oparitu zitzaizkien, unibertsitateko hainbat ordezkari, senitarteko eta ordezkari politiko bildu zituen ekitaldian. Azken horien artean, pertsona hauek egon ziren: José Ignacio Asensio, Jasangarritasuneko foru diputatua; Xabier Esteban, Naturklimako zuzendari nagusia; Aitzol Ezeiza Ramos, EHUko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria eta Joxe Mari Korta Zentroko zuzendaria; Mari Jose Aranguren, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordea; Eduardo Castellanos, Mondragon Unibertsitateko Ikerketa eta Ezagutzaren Transferentziako koordinatzailea; Iñigo Gutierrez, Tecnuneko Garapeneko zuzendaria.