Sharon Izaguirre irakasleak emakumeak sektore juridikoan duen paperaz hitz egin du Legal Today-n

Legal Today podcast-a iragartzeko kartela

2023ko maiatzak 31

Bilboko Campusa

Legal Todayko podcastak Zuzenbide Fakultateko irakasle eta Deloitte Legal elkarteko bazkide Sharon Izaguirreri egindako elkarrizketa jaso du. Ospe handiko legelaria eta erreferentea da, emakumeak sektore juridikoan duen paperaren defentsan. Women in a Legal World Elkarteko kidea da, eta aukera berdintasuna ikuspegi objektibo, eraikitzaile eta doktrina posizioetatik urrun ulertzen du. 

Podcast-ean generoaren araberako kuotak finkatzeari buruz hitz egiten du, hain zuzen ere kotizatutako sozietateetako administratzaileen artean genero oreka hobeari buruzko arau esparru berria berdintasunaren bidean aurreratzen ari denari buruz. Edukia atzitu