2026ko ekainak 09
Bilbao
Deustuko Unibertsitateak asteazkenean, ekainaren 10ean antolatu du Deustuko Unibertsitatea-Santander sarien XXI. edizioko eta Zientzia eta Eragin Sozialeko Ikerketako Zigiluko aitorpenak banatzeko saioa. Ekitaldia 12:00etan izango da, Barandiaran aretoan, Ikerketa Egunaren barruan, eta lau ikerketa-fokuetako proiektuen aurkezpena eta Deustuko ikerketa-karrerari buruzko saio bat ere egingo dira.
“Improving Access to Services for Victims of Domestic Violence by Accelerating Change in Frontline Responder Organisations. IMPROVE” lanak, Ainhoa Izaguirreren taldeak eginak, lortu du lehenengo saria. Accesita, berriz, V2G-QUESTS. Vehicle to Grid for Equitable Zero-Emission Transitions in positive energy districts” lanak jaso du, Cruz Enrique Borgesek zuzenduak.
Sariak Banco Santanderren babesa du, Santander Universidadesen bitartez, eta ikertaldeek aurkeztutako lanen bikaintasun akademikoa nahiz eraldaketarako eta gizarte eraginerako orientazioa aitortzen ditu.
Ekitaldian, Deustuko Unibertsitatearen izenean, Juan Jose Etxeberria errektoreak eta Javier Arellano Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak hartuko dute parte. Banco Santanderren ordezkariak, berriz, Matias Rodríguez Inciarte Santander Universidades-eko presidentea eta Miriam Gil, Santander Universidades-en Hitzarmen eta Mezenasgoen arloko zuzendaria izango dira, beste pertsona batzuez gain.