Santiago Balderasek, Zuzenbideko gradudunak, Diario La Ley aldizkarian argitaratu du Gradu Amaierako Lana

Santi Balderasek, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko gradudunak Gradu Amaierako Lana, Fakultatean joan den ekainean defenditua, argitaratu du Diario La Ley arlo juridikoko aldizkari prestigiotsuan.

Berriak

2014ko urriak 13

Bilboko Campusa

Santi Balderasek, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko gradudunak Gradu Amaierako Lana, Fakultatean joan den ekainean defenditua, argitaratu du Diario La Ley arlo juridikoko aldizkari prestigiotsuan.

'La eficiencia en la información precontractual sobre el derecho de desistimiento en contratos a distancia’ izenburua du Santi Balderas Blancoren Gradu Amaierako Lanak. Santi Balderasek dioenez, argitalpen hori “ohore handia izan da, eta pozgarria ere bai, egindako lan guztiaren emaitza hain emankorra izan dela ikusteagatik".

Poztasuna bikoitza izan da, Gradu Amaierako Lana “hileetako lana izan delako, otsailean hasi nintzen lanean Gema Tomás Martínez tutorearekin batera, eta esker ona adierazi nahi diot emandako aholku eta laguntzagatik eta erakutsitako interesagatik”.

Baina, Zuzenbideko gradudun berriak dioenez, pozgarriena izan da “jakitea ezagutzen ez nauten pertsona batzuek (aldizkari juridikoaren editoreak hain zuzen) gai honen inguruan dudan ikuspuntua eta lan egiteko modua aintzat hartu izana, hori asko eskertzen da”.

Gradu Amaierako Lanerako aukeratutako gaiari dagokionez, Santi Balderasek adierazi duenez, sisteman antzemandako hutsune batek bultzatu zuen. “Klaseko irakasgai batean emandako jakintzagai batean (kontsumitzaileekin egiten diren kontratuei buruzkoa, urruneko kontratuei buruzkoa), eta han ikusi nuen oraindik ebatzi eta zehaztu gabe zeudela arlo batzuk”.

Horregatik, pentsatu zuen “interesgarria izan zitekeela ahalik eta azterketa sakonena egitea, jakiteko zeintzuk izan litezkeen kausak eta irtenbideak eta horrela ulertu zer izan daitekeen egokiena kontsumitzaileentzat urruneko kontratua egiten dutenean, batez ere online egindakoetan, gaur egun gero eta gehiago dira eta”.