2023ko azaroak 17
Bilboko Campusa
Abenduaren 1ean, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, San Frantzisko Xabierkoaren XIII. Jardunaldiak egingo dira. Turismo Graduko ikasleentzako hausnarketarako eta ikaskuntzarako gunea da, eta sektoreko profesionalak ere bertan izango dira.
Aurten, ikasleek eta klaustro akademikoak batera definitu dute ikuspegia, eta turismoaren jasangarritasuna izan du ardatz.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak nabarmendu zuenez, Turismo GraduaN irakasten dutenek lan handia egiten dute antolaketan, "kalitatea eta bikaintasuna prestakuntzatik baitatoz". Halaber, nabarmendu zuen turismoaren sektoreak erronka berriei aurre egin behar diela, eta ikasleak konpromisoa hartzera eta sektorea lidertzera animatu zituen, turismo arduratsu, jasangarri eta irisgarri baten alde eginez, aberastasun eta enplegu iturri baitira.
Jardunaldia 9:30ean hasiko da, eta 2022-2023 ikasturteko praktiketako eta gradu amaierako ikasle onenek saria jasoko dute. Era berean, aitorpena egingo zaie praktika horiek hartu dituzten enpresak, kasu honetan, Libere Hospitality, S.L. eta Donostiako Udala.
Topagunea egongo da, kafe baten inguruan, sektorearen eta ikasleen artean iritziak eta usteak trukatzeko.
Jardunaldiaren bigarren zatian, ostatu, garraio, bidaia eta helmuga turistikoen arloetako profesionalek parte hartuko dute, eta turismo jasangarriago eta lehiakorrago baten bilaketan dituzten ikuspegiak, estrategiak eta esperientziak partekatuko dituzte.
Jardunaldia 13:00etatik 13:30era bitartean amaituko da, turismoaren etorkizunerako funtsezkoak diren hausnarketarako eta ideiak trukatzeko tartea utziz.