2026ko ekainak 16
Bilbao
Deustuko Unibertsitateak University of Deusto Staff Week 2026 antolatu zuen ekainaren 9tik 12ra. Topaketa Internationalisation at Home ekimenaren barruan antolatu zen, eta 11 herrialdetako 18 unibertsitatetako 18 profesional bildu ziren (Europakoak, Asiakoak, Ipar Amerikakoak eta Hego Amerikakoak). Jardunaldi horien helburu nagusia plan akademikoetan nazioarteko eta kulturarteko dimentsioak zuzenean integratzeko metodologiak eta estrategiak aztertzea izan zen, ikasle guztiei aukera globalak eskaintzeko.
Robert O 'Dowd Leongo Unibertsitateko irakaslea eta lankidetzako eta online ikaskuntzako munduko aditu handienetako bat arduratu zen eztabaida irekitzeaz eta goi-mailako hezkuntzako erakundeentzako jarraibide argiak proposatzeaz.
“Virtual Exchange and Blended Mobility in European Higher Education: Opportunities and Challenges” hitzaldi magistralean, O’Dowd irakasleak azaldu zuen gaur egungo hezkuntza egoerak truke birtuala eta mugikortasun hibridoa tresna estrategiko bihurtzen dituela, ezinbestekoak nazioartekotzeko eta gelako ekitaterako. Hala ere, adituaren ustez, ohiko mugikortasun-esperientzien osagarria da, ez ordezkoa. Gainera, programen arrakasta bermatzeko, diseinu zehatza, laguntzeko egiturak eta lanaren aitorpen esanguratsua eskaini beharra nabarmendu zuen. Alde horretatik, adituak rol aktiboa hartzeko eskatu zien Nazioarteko Harremanetako bulegoei, eta irakasle taldeen lana nabarmendu zuen.
Hitzaldi horrez gain, Staff Weekek espazio dinamiko eta interaktiboa eskaini zuen poster saioen eta COIL (Collaborative Online International Learning) metodologiarekin irakasgaiak diseinatzera bideratutako tailer praktikoen bidez.