RIEG- Deusto-Bizkaia Ekintzailetza eta Berrikuntza Globaleko Sarearen bigarren edizioaren amaiera

RIEG Sarearen azken edizioko parte-hartzaileak

2026ko uztailak 17

Bilbao

Deustuko Unibertsitateak uztailaren 16an egin zuen Deusto-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Globaleko Sarearen (RIEG) bigarren edizioaren amaiera ekitaldia. Ekimen hori erakunde akademikoak sustatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Bizkaia With The Talent ekimenaren bidez, lurraldean STEM profilak erakarri eta garatzeko. Ikasturte honetan, Latinoamerikako zazpi herrialdetako (Argentina, Txile, Kolonbia, Honduras, Mexiko, Peru eta Uruguai) 22 profesional bildu ditu programak eta Txile eta Honduraseko ordezkaritza batu du lehen aldiz.

Parte-hartzaileek Berrikuntzako eta Teknologiako Master Dualeko eskolak eta tokiko 21 erakundetako praktika ordainduak uztartu dituzte. Ekitaldian, eskerrak eman zitzaizkien entitateen eta pertsona laguntzaileen konpromisoagatik, promozio horren graduazioa egiteaz gain.

Irekiera ekitaldian, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreorde María José Arangurenek adierazi zuen Bizkaiak profil kualifikatuak erakartzeko dituen beharrei erantzuten diela RIEGek, eta Foru Aldundiaren lankidetza eta AUSJAL Sarera elkartutako Latinoamerikako unibertsitateen zeregina nabarmentzen direla ekosistema profesional hori konektatzeko.

Garbiñe Henry Unibertsitateko Berrikuntzako eta Ekintzailetzako zuzendariak bideratu zuen saioa, eta Sarearen bilakaera azaldu zuen: bi eskualdeetako ekosistemen arteko zubia. Ondoren, Iraide Aramberria arloko teknikariak lekukotasunen bideo bat aurkeztu zuen, Mexikoko eta Txileko unibertsitate nodoen parte-hartzearekin. Erakunde horiek 15 dira 10 herrialdetan eta hautagaitzak hautatzeko eta bidelaguntza egiteko dituzten metodologiak azaldu zituzten.

Maria Lambarri Unibertsitateko Eragile Ekonomiko eta Sozialekiko Harremanetarako Unitateko zuzendariak moderatutako solasaldi batean, Zuriñe Larrauri Zunibaleko Pertsonen zuzendariak taldeen berrikuntzarako eta integrazio prozesuaren sinpletasunerako nazioarteko profil kualifikatuak sartzearen ekarpena nabarmendu zuen, programaren euskarriari esker, eta Axel Solalinde EYn egonaldia duen Mexikoko parte-hartzaileak, berriz, prestakuntza akademikoa eta praktika profesionala uztartzeak haren garapena nola bultzatu duen partekatu zuen, EYren Bilboko lantaldeko kide izaten jarraituko duela berretsiz.

Martxan jarri zenetik, Sareak 37 erakunderen laguntza izan du, eta edizio honetan 26 erakunde parte-hartzaileren laguntza aitortu da, horien artean lankidetza berritu duten hamaikena — Alba Energy, BBVA Technology, Deloitte, Haizea Bilbao, Iberdrola, Laboral Kutxa, NWorld, Petronor, PharmaBio Serv eta Teknei — eta hamasei kide berriena –Accenture, Aindeep, Arteche, ASLE, CIE Egaña, Draxton, EIT Food, EY, Inser Robótica, Miesa, Pappstor, RDT, ULMA, Vicrila, Zunibal eta Zyonia–. Irakaskuntzaz arduratu diren pertsonen lana ere nabarmendu zen – Begoña García-Zapirain, Garbiñe Henry, José Luis Izkara, Macarena Larrea, María Lambarri eta Stephanía Mosquera –, bai eta enpresetako proiektuen jarraipenaz arduratzen direnen lana ere: Unai Aguilera, Mikel Emaldi, Jenny Fajardo, Oihane Gómez, Aitor Goti, José Luis del Val, José Luis Izkara, Diego López de Ipiña, Enrique Onieva, Carlos Polo, Israel Ruiz eta Iñaki Vázquez.

Entregatutako oparia diseinu jasangarriko pieza bat izan zen, Gotaa Lab startupak (Innogunen, unibertsitateko ekintzailetza gunean, inkubatuak) birziklatutako arrantza sareekin egina, zeinaren diseinuak aurreko urtean sarearen hazkunde bateratua sinbolizatzeko emandako oparia eratzen duen.

Gradudunei diplomak eta bandak emateko ardura Andoni Eguíluz Ingeniaritza Fakultateko dekanoak eta Janire Gordon Masterreko zuzendariak izan zuten. Eguíluzek 22 gradudunak zoriondu zituen, ikasturtean zehar Bizkaiko enpresa sarera egokitzeko izan duten gaitasuna eta egin duten ekarpena nabarmenduz. Amaiera instituzionala Joseba Mariezkurrenak egin zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresen Lehiakortasuna bultzatzeko zuzendari nagusiak, eta lankidetza publiko-pribatuko ekimenek lurraldea nazioarteko ingurune lehiakor eta konektatu gisa kokatzeko duten garrantzia berretsi zuen.

2026/07/15 - RIEGen amaiera ekitaldia: II edizioa: 2025-26