Rafael Blesa neurologoa Deustu Forumean
Datorren maiatzaren 17an, Rafael Blesa, Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko zuzendaria, hurbilduko da Deustu Forumera eta ?El Alzheimer: certidumbres, expectativas y anhelos?

2005eko maiatzak 11
Beste hiri batzuk
Datorren maiatzaren 17an, Rafael Blesa, Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko zuzendaria, hurbilduko da Deustu Forumera eta ?El Alzheimer: certidumbres, expectativas y anhelos? izeneko hitzaldia eskainiko du ?Zientzia, Bizitza eta Osasuna? zikloaren barruan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da Gradu Aretoan.Hitzaldi ziklo berri honetatik dagoeneko zientzialari ospetsuak igaro dira, Bernat Soria eta José María Mato kasurako, eta bertan izango dira Santiago Dexeus eta Arturo Rolla ere. Ziklo honen bitartez, Deustuko Unibertsitateak osasuna aztertu nahi du zentzurik zabalenean, hau da, pertsonen bizitza genoma, biologia, fisika eta bestelako arloekin lotuta. Azken hamarkadetako aldaketarik garrantzitsu eta iraunkorrenetako bat pertsonen bizi-itxaropenarena da, etengabe ari baita hazten, zorionez. Jaiotza-tasak bizi- itxaropenaren erritmoan hazten ez badira ?gure inguru honetan, ordea, ugalketa biologikoaren atalasearen azpitik dabiltza? biztanleriaren zahartzea da zuzeneko ondorioa. Biztanleria gero eta zaharragoak gero eta zainketa eta arreta gehiago behar duen biztanleria esan nahi du.Bestalde, medikuntzako eta biologiako ikerketek, gizakiaren egiturarik sakonenaren, hots, katea genomikoaren ikerketek, helburu terapeutikoz zelula amekin saioak egiteko aukerak etab. aurrerapen ukaezinak dakarzkiote gizakiari, batzuk indarrean dagoeneko, beste batzuk etorkizun. Erants bekio aurreko guztiari, bizi garen globoaren aldean, ?klase antzua?, ?antzutasun? horretan zoriontsu sentitzeaz gain, gero eta ugariagoa dela eta, ondorioz, sarritan, disfuntzio berriak agertzen direla, gaixotasunak ez esatearren, berariazko tratamendua eskatzen dutenak. Tratamendu ez indibiduala bakarrik, soziala ere bai.Arazo hauek inguru hurbilenean (Euskadin, Espainian, mendebaldeko herrialdeetan) eta mundu osoan ere agertzen dira. Inguru hurbilenean, loditasuna, Alzheimerra, bihotz-hodietako gaitzak, e.a. eguneroko ogia dira. Munduan, HIESaren hedapena aski ezaguna da; baina malariaren kontrako borroka, hain entzuna ez izan arren, ez da arazo makalagoa. Horri beste arazo bat gehitu behar zaio: lehen munduan eta planetan egoera kaxkarrean bizi direnek osasunari eskaintzen dizkioten baliabideen arteko aldea gero eta handiagoa da. Deustu Forumak gai horiek aztertu nahi izan ditu, ikerketa zientifikoen aurrerakuntzak eta hauek pertsonen bizitzan eta osasunean dituzten eraginak azpimarratuz. Horregatik ?Zientzia, Bizitza eta Osasuna? izenburua. Ziklo honen bitartez, gorengo maila intelektualeko gogoetak eskaini nahi zaizkie Forumaren jarraitzaileei, arloan arloko lehen mailako hizlarien eskutik. Horretarako Félix Goñi EHUko Biokimikako katedradunari eskatu zaio laguntza eta berak koordinatu du hemen aurkezten den programa.