Vincul-ARTE proiektua: ACM 2021-2023 deialdiak finantzatutako hezkuntza berriztatzeko proiektua

Vincul-ARTE proiektua

2023ko urtarrilak 30

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Laneko Gradu bikoitzeko eta Gizarte Laneko Graduko 22 ikaslek parte hartu dute Vincul-Arte irakaskuntza berrikuntzako esperientzian. Hezkuntza berriztatzeko proiektua da, Aristos Campus Mundus (ACM) 2021-2023 deialdiaren bidez finantzatua, eta ACM partzuergoko hiru unibertsitateetako irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza esperientzia presentzial eta birtual bat proposatzen du.

Proposamenaren edukiaren ardatza da gazteen artean nahi ez den bakardadeari aurrea hartzea eta testuinguru pertsonal eta profesionaletan loturak eta harremanak erabiltzeko gaitasunak garatzea. Helburu bikoitza. Batetik, ikasleek gizakien arteko loturak eta harremanak aztertzeko eta jorratzeko duten gaitasuna hobetzea; bestetik, parte hartzen duten irakaslek gaitasunak garatu ditzaten hiru ardatz didaktikorekin (hizkuntza artistikoak, benetako jardueren diseinua eta berdinen arteko gainbegiratzea) lotutako metodologiak erabiltzen.

Teknika artistikoak (argazkilaritza eta marrazketa) eta talde txiki eta kolaboratiboen antolaketa erabiltzeak parte-hartzaile guztien (ikasleak eta irakasleak) inplikazio handia ahalbidetu du, eta elkarrekin gogoeta egin dute egoera pertsonal eta profesional desberdinetako loturei buruz, sentimenduak, itxaropenak eta esku-hartze sozioedukatiboko prozesuak garatzeko aukerak identifikatuz.

Proiektuaren beste ezaugarri nagusietako bat izan da hainbat irakasle sartu direla ikasle-taldeekin elkarlanean, eta hiru unibertsitateetako 18 irakasle inplikatu direla (Hezkuntza eta Kirol fakultateetako 4 irakasle eta Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko 4 irakasle).

Hurrengo hiruhilekoan, ikasleen lau ordezkarik lan-espazio birtual baten parteko dute, beste unibertsitateetako taldeekin batera proiektuaren erakusketa antolatzeko.