CRUEren Genero Berdintasunerako Politiken Lantaldearen III. Osoko Bilkuran parte hartzea

Maria Silvestre

2026ko apirilak 29

Bilbao

Maria Silvestre Berdintasun Unitateko zuzendariak, Deustuko Unibertsitatearen ordezkari gisa, CRUEren Genero Berdintasunerako Politiken Lantaldearen III. Osoko Bilkuran parte hartu zuen, 2026ko apirilaren 23an eta 24an, Granadako Unibertsitatean. Topaketa horretan, ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida onartu zen, eta CRUEren Batzordeari aurkeztuko zaio.

Gida hori Deustuko Unibertsitatearen irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gidatik abiatu da, H2020 Gearing-Roles proiektu europarraren esparruan egindakotik. Osoko bilkuran, halaber, mahai-inguru batzuk ere egin ziren unibertsitateko berdintasun-politiketan aurrera nola egin aztertzeko, eta azpitaldeak eratu ziren CRUEko talde horren ekintzan lehentasunak markatzeko.