2023ko uztailak 06
Bilboko Campusa
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak “Tutorearen Jardunaldiaren” aurtengo edizioa egin zuen uztailaren 6an eta Bilboko eta Donostiako campusetako 100 tutore inguruk parte hartu zuten. Horiei guztiei, Susana Gorbeña irakasleak "Osasun mentalaren babesa eta sustapena unibertsitateko tutoretza ekintzatik" gaiaz hitz egin zien. Horretarako, esku-hartze psikologiko bat aurkeztu zien, bere zuzendaritzapean, osasun mentala lantzeko diseinatu eta ebaluatu dena.
Ia 300 pertsonak hartu dute parte proiektu horretan eta emaitzek erakutsi dute proiektua eraginkorra dela osasun mental positiboan hazkunde estatistikoki esanguratsuak sortzeko eta ondoez emozionalaren adierazleak murrizteko. Lana bi fasetan egin da. Lehenik eta behin, taldeko esku hartzea diseinatu zen, bi orduko asteko 10 saioko esperientzia tailerraren formatuan. Helburua zen ongizate subjektiboarekin, psikologikoarekin eta sozialarekin lotutako dimentsio guztiak lantzea.
Bigarren fasean, esku-hartzea hiru talderekin probatu zen, eta guztietan, eraginkortasuna positiboa izan da. Gainera, Covid-19a dela eta, dokumentatu ahal izan da, pandemia bezalako egoera txarretan, esku-hartzeak osasun mentala babesten eta sustatzen lagun dezakeela eta hobekuntzak ikusten direla talde parte hartzaileetan eta, aldiz, esku-hartzearen mende ez zeuden taldeetan, murrizketa nabarmenak izan direla ongizatearen adierazleetan eta igoera nabarmenak ondoezaren adierazleetan.
Azkenik, arrakastaz probatu da esku hartzea online eskaintzeko aukera eta Bolognako Unibertsitateko ikasle italiar talde batekin esperimentatu da. Proiektuak bizirik jarraituko du ikasturte honetarako programatutako 5 tailerrekin eta abian diren lau argitalpen zientifikorekin.