Orain ideiak eta ekimenak proposatu ditzakezu Unibertsitatea hobetzeko, 2014 weblogean


Deustuko Unibertsitatea hobetzeko ekimenik proposatu nahi baduzu, orain baduzu beste toki bat 2014 weblogean. Toki horretan, unibertsitateko elkarteko beste pertsona batzuek baloratu eta aberastu egin ditzakete ekimenak, komentarioak eta hobekuntzak eginez. Gainera, besteen proposamenak puntuatzen ere lagundu dezakezu. Puntuazio sistemari esker, ekimenek unibertsitateko elkartean duten interes maila ere aztertu daiteke. Animatu eta hartu parte hemen: http://www.2014.deusto.es/ekimen-iniciativas

Berriak