Deustobarometro berria: osasunarekiko kezkak gora egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren arazo garrantzitsuena izateraino, etxebizitza eskuratzeko aukeraren ondoren, eta Osakidetzarekiko konfiantzak behera egin du

EAEko herritarren % 24k udako oporrei uko egin diete arrazoi ekonomikoengatik, eta gehienek uste dute turismoaren hazkundeak eragina duela alokairuen igoeran. Gehien partekatzen diren 3 beldur globalak gerrak, prezioen igoera eta ideia antidemokratikoen aurrerakada dira.

 

Iratxe Aristegi, Braulio Gómez y María Sivestre, responsables del Deustobarómetro, en la presentación de la encuesta

2026ko ekainak 19

Bilbao

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren udako edizioko emaitzak aurkeztu zituen, ekainak 19. Seihilean behin egiten den inkesta horrek euskal gizartean kezka handiena pizten duten gaiei buruz herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak jasotzen ditu. Etxebizitza lortzea da aurten euskal gizartearen arazo nagusia (% 50) eta azken urteko goranzko joerari eusten dio. Herritarrek etxebizitza-politikei “gutxiegi” jarri diete berriro ere (3,8) eta ezkorrak dira (% 71) epe ertainerako irtenbideei dagokienez.

Osasunarekiko kezkak goraka egin du eta herritarren bigarren kezka da (% 38). Azken sei hilabeteetan behera egin du Osakidetzaren balorazioak (5,2) eta erakundean duten konfiantzak (5,9). Bizitzaren kostua euskal herritarren hirugarren arazo garrantzitsuena da (% 34), eta % 24k udako oporrei uko egin diete arrazoi ekonomikoengatik. Segurtasunari buruzko kezkak, aitzitik, behera egin du ( % 22), baita immigrazioari ( % 18) buruzkoak ere.

Hiru euskal herritarretatik batek uste du turismoaren hazkundeak euskal kulturaren eta nortasunaren galerari eragiten diola, eta gehienek (% 63) uste dute eragina duela alokairuko etxebizitzen prezioen igoeran.

Euskara eta enplegu publikoa

Herritarren erdiek ez dute uste euskararen aurkako ofentsiba judizialik dagoenik, eta % 33k, berriz, ofentsiba hori sentitzen dutela diote. % 47k uste du euskara eskakizun gehiegi daudela enplegu publikoa lortzeko orduan, % 33 ados dago egungo ereduarekin eta % 18k babesten du euskara eskakizunak gehitzea. Era berean, herritarren % 47k uste du Euskadirako estatutu berri bat behar dela. % 61ek babestuko luke zerbitzu publikoak (Osakidetza, hezkuntza) blindatzea, eta % 39 erabakitzeko eskubidea sartzearen aldekoa da.

EAJ da segurtasuna (%24), Osakidetza (% 24), hezkuntza publikoa (% 20), industria (% 35) eta enplegua, immigrazioa (% 18) eta hizkuntza politika (% 24) kudeatzeko alderdi politikorik gustukoena. EHBildu da etxebizitza-politiketarako ( % 18) eta ahulenei arreta emateko politiketarako (% 18) aukeratuko luketena.

Euskal herritarrik gehienek (% 59) uste du munduko geopolitika berriaren mehatxu nagusia AEBko presidentea dela, Errusiaren (% 20,3) edo Txinako merkataritza-politikaren (% 8) nabarmen gainetik. Gehien partekatzen diren 3 beldur globalak gerrak, prezioen igoera eta ideia antidemokratikoen aurrerakada dira

Inkesta honen 2026ko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: deusto.es/barometrosocial

2026ko udako Deustobarometroaren txostenaren aurkezpena

Deustobarometroa 9 datutan

19/06/2026 - Deustobarómetro Verano 2026