Deustobarometro berria: prezioen igoera, inflazio altua eta bizitzaren kostua dira euskaldunon arazo nagusiak

Deustobarometro berria: prezioen igoera, inflazio altua eta bizitzaren kostua dira euskaldunon arazo nagusiak

2022ko ekainak 24

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren (DBSoc) udako edizioko emaitzak aurkeztu ditu gaur, ekainak 24. Euskal gizartean kezka handiena sortzen duten gaien inguruan herritarren iritziak eta lehentasunak jasotzen dituen eta sei hilabetean behin egiten den inkesta honen arabera, pandemia euskal herritarren arazo nagusien zerrendatik (%9,3) desagertu egin da eta, orain kezka iturri nagusiek prezioen igoerarekin, inflazio altuarekin eta bizitzaren kostuarekin (%49,5) dute zerikusia.

Prezioen igoeraren kezka soldatak behar adina ez igotzearekin dago lotuta. Langileen %90i ez diete soldata igo azken 6 hilabeteetan. Eta soldatetan hobekuntzak negoziatzeko gero ahalmen gutxiago dutela uste dute. Gainera, energiaren prezioen igoeraren ondorioz, % 42k aitortzen du iragan neguan behin baino gehiagotan utzi ziola berogailua pizteari behar zuenean.

Antsietatea eta beldurra gutxitu dira

Euskal herritarrak pixkanaka suspertzen ari dira pandemiaren eragin emozionaletatik. Eta azken bi urteetan, biztanleriaren artean antsietate, beldur eta bakardade sentimenduak gutxituz joan dira. Osasun-arretak herritarren hiru arazo nagusietako bat izaten jarraitzen du (% 21), hala ere.

Datu gehiago: telelanak negatiboki eragiten die emakumeei. Emakumeen gehiengo zabalak (% 67) uste du familiaren kontziliazioaren pisua haien gain dagoela. Gizonen % 37 k bakarrik aitortzen dute egoera hori. 

Arma bidalketa babestea

Oraingo honetan, Deustobarometroak Ukrainako gerrari buruz eta Euskadin izandako eragin sozial, ekonomiko eta politikoaz galdetu du. Horren inguruan, gehienek babesten dute Ukrainara defentsarako armak bidaltzea. % 45ek erasorako armak bidaltzea ere onartuko luke. Eta % 35ek, defentsa gastua igotzea. Gainera, % 80k uste du ukrainarrak beste gerra batzuetako beste errefuxiatu batzuk baino tratu hobea jasotzen ari direla. 

Suspentsoa demokrazian

Nola baloratzen dute euskal herritarrek Espainiako demokraziaren kalitatea? Erantzuna hauxe da: demokrazian suspentsoa atera du (4.3). Euskal herritarrek uste dute Espainiako Gobernuak bazuela Kataluniako politikarien kontra egindako espioitzaren berri (% 60) eta ez dituela bere gain hartu behar diren erantzukizunak (% 59).

Bestalde, herritarrik gehienek Espainiako Gobernuaren politika eta neurriak onartzen ditu, hala nola, lan erreforma berria (% 50,5), Kataluniako elkarrizketa mahaia (% 54), Euskadiri eskumenak transferitzea (% 68) edo gasolinaren prezioaren murrizketa (% 57,7). Gehiengoak arbuiatzen du Saharari buruzko jarrera berria (% 58).

Era berean, euskal herritarrak oso kritikoak dira komunikabideekin. Gehienek uste dute ez direla egiaren bila ari (% 63), ez dutela botere politikoa eta ekonomikoa kontrolatzeko balio (% 70) eta ez dutela gizartearen pluraltasuna islatzen (%68).

Deustobarometro uda 2022 txostenaren aurkezpena

Bideoak gaztelaniaz eta euskaraz

Argazki erreportaia

Inkesta honen 2022ko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: barometrosocial.deusto.es