Prezioen igoerak eta bizitzaren kostuak partekatzen dute osasun-arretarekin batera (% 48) kezken zerrendan lehenengo tokia. % 26k aitortu du ohiko dietako elikagai batzuk erosteari utzi diola edo mugatu egin dituela elikagai jakin batzuk. Segurtasunari buruzko kezka hirugarren postura igo da (% 24) eta, horren barruan, herritarren % 38k uste du polizia-eredu berri bat behar dela eta % 45ek uste du ez dela beharrezkoa. Aldaketa euskal politiketan Eusko Jaurlaritza berriari dagokionez, EAEko herritarrik gehienek (% 72,4) azken urteotako politikak asko edo dezente aldatzea espero dute. Bi dira herritarren esanetan, Eusko Jaurlaritza berriak lehenetsi beharko lituzkeen politikarik premiazkoenak: Osakidetzaren hobekuntzara bideratutakoak (% 61,8) eta etxebizitza lortzeko aukerak hobetzera bideratutakoak (% 35,2). Gainera, EAEko herritarren % 68ri gustatuko litzaieke Euskadin lanaldiaren murrizketa zabaltzea soldata murriztu gabe, eta % 65ek uste dute alokairuei mugak jartzeak etxebizitza eskuratzea errazten duela. Europak aurre egin behar dien arazo garrantzitsuenei dagokienez, euskal herritarren % 42k uste dute bizitzaren kostua eta inflazioa direla, % 40k immigrazioa eta % 40k eskuin muturraren hazkundea. Euskal herritarrentzako demokrazia idealaren ezaugarririk garrantzitsuenak giza eskubideen babesa (% 35,4), justiziaren independentzia eta botereen banaketa (% 33,5) eta eskubide sozial eta ekonomikoen babesa (% 31,7) dira. Datu gehiago: euskal herritarren arabera, Espainiako demokraziaren gabezia nagusiak justiziaren independentzia ezarekin (3,6), aberastasunaren birbanaketarekin (3,5) eta agintariek kontuak argi eta garbi ez ematearekin (3,4) lotuta daude. Azkenik, Euskadiko iragan hurbilari buruzko memoriari dagokionez, euskal herritarrik gehienek (% 42) ikuspegi hau partekatzen dute: ez dela pasatutakoa atzean utzi behar eta gertatutakoari buruzko ikuspegi desberdinak bilduko dituen elkarrizketa abiarazi behar dela. Inkesta honen 2024ko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: deusto.es/barometrosocial 2024ko udako Deustobarometroaren txostenaren aurkezpena   " /> Prezioen igoerak eta bizitzaren kostuak partekatzen dute osasun-arretarekin batera (% 48) kezken zerrendan lehenengo tokia. % 26k aitortu du ohiko dietako elikagai batzuk erosteari utzi diola edo mugatu egin dituela elikagai jakin batzuk. Segurtasunari buruzko kezka hirugarren postura igo da (% 24) eta, horren barruan, herritarren % 38k uste du polizia-eredu berri bat behar dela eta % 45ek uste du ez dela beharrezkoa. Aldaketa euskal politiketan Eusko Jaurlaritza berriari dagokionez, EAEko herritarrik gehienek (% 72,4) azken urteotako politikak asko edo dezente aldatzea espero dute. Bi dira herritarren esanetan, Eusko Jaurlaritza berriak lehenetsi beharko lituzkeen politikarik premiazkoenak: Osakidetzaren hobekuntzara bideratutakoak (% 61,8) eta etxebizitza lortzeko aukerak hobetzera bideratutakoak (% 35,2). Gainera, EAEko herritarren % 68ri gustatuko litzaieke Euskadin lanaldiaren murrizketa zabaltzea soldata murriztu gabe, eta % 65ek uste dute alokairuei mugak jartzeak etxebizitza eskuratzea errazten duela. Europak aurre egin behar dien arazo garrantzitsuenei dagokienez, euskal herritarren % 42k uste dute bizitzaren kostua eta inflazioa direla, % 40k immigrazioa eta % 40k eskuin muturraren hazkundea. Euskal herritarrentzako demokrazia idealaren ezaugarririk garrantzitsuenak giza eskubideen babesa (% 35,4), justiziaren independentzia eta botereen banaketa (% 33,5) eta eskubide sozial eta ekonomikoen babesa (% 31,7) dira. Datu gehiago: euskal herritarren arabera, Espainiako demokraziaren gabezia nagusiak justiziaren independentzia ezarekin (3,6), aberastasunaren birbanaketarekin (3,5) eta agintariek kontuak argi eta garbi ez ematearekin (3,4) lotuta daude. Azkenik, Euskadiko iragan hurbilari buruzko memoriari dagokionez, euskal herritarrik gehienek (% 42) ikuspegi hau partekatzen dute: ez dela pasatutakoa atzean utzi behar eta gertatutakoari buruzko ikuspegi desberdinak bilduko dituen elkarrizketa abiarazi behar dela. Inkesta honen 2024ko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: deusto.es/barometrosocial 2024ko udako Deustobarometroaren txostenaren aurkezpena   " />

Deustobarometro berria: herritarren segurtasuna Euskadiko hirugarren arazo garrantzitsuena da

Osasun arreta eta bizitzaren kostua dira kezken zerrendako lehenak. Osakidetzari buruz herritarrek duten batez besteko balorazioa (4,4) azken hamarkadako baxuena da.

Braulio Gómez, Iratxe Aristegi eta María Silvestre, Deustobarometroaren arduradunak, inkestaren azken edizioaren aurkezpeneko prentsaurrekoan

2024ko ekainak 26

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren udako edizioko emaitzak aurkeztu zuten, ekainak 26. Sei hilean behin euskal gizartean kezka gehien sortzen duten gaiei buruz herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak jasotzen dituen inkestaren arabera, osasun arreta bihurtu da lehenengoz euskal herritarren kezkarik nagusiena. Herritarren % 48k kezka nagusien artean kokatzen dute. Osakidetzaz egiten duten batezbesteko balorazioa (4,4) azken hamarkadako baxuena da.

Prezioen igoerak eta bizitzaren kostuak partekatzen dute osasun-arretarekin batera (% 48) kezken zerrendan lehenengo tokia. % 26k aitortu du ohiko dietako elikagai batzuk erosteari utzi diola edo mugatu egin dituela elikagai jakin batzuk. Segurtasunari buruzko kezka hirugarren postura igo da (% 24) eta, horren barruan, herritarren % 38k uste du polizia-eredu berri bat behar dela eta % 45ek uste du ez dela beharrezkoa.

Aldaketa euskal politiketan

Eusko Jaurlaritza berriari dagokionez, EAEko herritarrik gehienek (% 72,4) azken urteotako politikak asko edo dezente aldatzea espero dute. Bi dira herritarren esanetan, Eusko Jaurlaritza berriak lehenetsi beharko lituzkeen politikarik premiazkoenak: Osakidetzaren hobekuntzara bideratutakoak (% 61,8) eta etxebizitza lortzeko aukerak hobetzera bideratutakoak (% 35,2). Gainera, EAEko herritarren % 68ri gustatuko litzaieke Euskadin lanaldiaren murrizketa zabaltzea soldata murriztu gabe, eta % 65ek uste dute alokairuei mugak jartzeak etxebizitza eskuratzea errazten duela.

Europak aurre egin behar dien arazo garrantzitsuenei dagokienez, euskal herritarren % 42k uste dute bizitzaren kostua eta inflazioa direla, % 40k immigrazioa eta % 40k eskuin muturraren hazkundea.

Euskal herritarrentzako demokrazia idealaren ezaugarririk garrantzitsuenak giza eskubideen babesa (% 35,4), justiziaren independentzia eta botereen banaketa (% 33,5) eta eskubide sozial eta ekonomikoen babesa (% 31,7) dira. Datu gehiago: euskal herritarren arabera, Espainiako demokraziaren gabezia nagusiak justiziaren independentzia ezarekin (3,6), aberastasunaren birbanaketarekin (3,5) eta agintariek kontuak argi eta garbi ez ematearekin (3,4) lotuta daude.

Azkenik, Euskadiko iragan hurbilari buruzko memoriari dagokionez, euskal herritarrik gehienek (% 42) ikuspegi hau partekatzen dute: ez dela pasatutakoa atzean utzi behar eta gertatutakoari buruzko ikuspegi desberdinak bilduko dituen elkarrizketa abiarazi behar dela.

Inkesta honen 2024ko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: deusto.es/barometrosocial

2024ko udako Deustobarometroaren txostenaren aurkezpena

 

26/06/2024 - Deustobarómetro verano 2024