2025eko ekainak 20
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak Deustobarometro Sozialaren udako edizioko emaitzak aurkeztu ditu, ekainak 20. Sei hilean behin egiten den inkesta horren arabera (herritarrek euskal gizartean kezka handiena pizten duten gaiei buruz dituzten iritziak eta lehentasunak jasotzen ditu), etxebizitza lortzea da euskal gizartearen arazo nagusia (% 44), azken urtean goranzko joera izan baitu, eta herritarrek etxebizitza-politikei gutxiegi jarri diete berriro ere (3,7).
Osasun-arretari buruzko kezkak behera egin du azken 6 hilabeteetan, baina herritarren bigarren kezka da oraindik ere (% 36). Osakidetzaren balorazioa eta konfiantza hobetuz doa: 4,4tik ia 5,3ra igo da. Bizitzaren kostua da euskal herritarren hirugarren arazorik garrantzitsuena (% 34). Segurtasunaren (% 25) eta immigrazioaren (% 22) inguruko ardura areagotu egin da azken urtean eta Euskadiko bost arazo nagusien artean kokatu.
Jaiotza-tasa txikia ere ageri da kezka handienen artean (% 12); herritar gehienen ustez (% 75), premia handikoa da Euskadin haur gehiago jaiotzea. Herritar gehienen ustez (% 70), oso litekeena da hurrengo 6 hilabeteetan berriro gertatzea apirilaren 29ko itzalaldi handia. Eta % 34k uste dute mendekotasun energetikoa mehatxu handia dela gure lurraldearentzat.
Espainiako demokraziak berriro gutxiegi
Espainiako demokraziaren kalitateak berriro suspenditu du, eta beherako bidean jarraitzen du (4,4). Herritar gehienek konfiantza handiagoa dute Euskadiko erakundeetan Espainiakoetan baino. Pradales lehendakariaren gobernuak ez du gainditu lehen urteko azterketa (4,7). EAEko hiru herritarretik bik uste dute Iñigo Urkulluren gobernuen politikak gutxi aldatu dituela edo batere ez. Herritarren ustez, lehen urte honetan Eusko Jaurlaritzaren hiru lehentasunak Osasuna (% 26,3), Autogobernua (% 25,9) eta Euskara (% 25,3) izan dira.
Nazioartean, Donald Trumpen gerra komertziala bihurtu da Europarentzako mehatxu nagusia (% 63,2). EAEko herritarrek uste dute Trumpen politikek eragin txarra izango dutela euren erosketaren saskian (% 91), kontsumitzen duten energiaren prezioan (% 90) eta euren lantokian (% 66). Datu gehiago: Euskal herritarrik gehienek (% 54) Israel Euskadiren etsaitzat du, Iran etsaitzat duten herritarrak (% 35,8) baino gehiagok. % 11,8k baino ez dute uste Ameriketako Estatu Batuak aliatuak direla.
Azkenik, giza eskubideekiko errespetua (% 76) eta demokrazia (% 67) dira adostasun handieneko balioak, Europako herritar guztiek partekatzeko desiragarriak diren ezaugarrien artean, merkatu librearen (% 37), ekologismoaren (% 42), feminismoaren (% 33) eta kristautasunaren (% 7,2) gainetik.
Inkesta honen 2025eko udako edizioa eskuragarri dago webgune honetan: deusto.es/barometrosocial
2025eko udako Deustobarometroaren txostenaren aurkezpena