Nekane Balluerkak eta Imanol Pradalesek Ingeniariak-Deusto 40. estropadaren desafioa babestu dute

Unibertsitate mailako arraun probaren 40. edizioa apirilaren 8an, ostirala, jokatuko da Bilboko itsasadarreko uretan

Berriak

2022ko martxoak 23

Bilboko Campusa

Ingeniariak-Deusto 40. estropadaren desafioaren aurkezpena egin zen martxoaren 23an, Bilboko Itsasmuseumen. 2020ko martxoko alarma-egoeragatik bertan behera utzi behar izan zen edizioa, eta bi urte geroago Nekane Balluerka amabitxiaren eta Imanol Pradales aitabitxiaren eskutik ospatu ahal izan da.

Ekitaldi akademiko horretan, 1995ean lehen aldiz egin zen bezala, aurreko edizioan irabazterik izan ez zuen tripulazioak beste erronka bat bota zion irabazleari. Ingeniaritza Eskolako Íñigo Martínez de Alegríak, bere amabitxi Nekane Balluerka EHUko errektore ohiarekin batera, erronka bota zion Deustuko Unibertsitateari, eta haiek Guillermo Ranero arraunlariaren eskutik onartu zuten erronka, haiekin batera egon zen Juan José Etxeberria Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreordea, Imanol Pradales Azpiegitura eta Garapen Saileko diputatuaren ordezkari izan zena.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, estropadaren babesle nagusiak, notario gisa jardun zuen, bi unibertsitateen arteko erronkaren fede emanez. Arraunlariek ingeles estiloko jakak jantzi zituzten, Derby Gardeazabalek neurrira eginak, Deustu gorriz eta Ingeniariak urdinez.

Estropadaren egunean, apirilaren 8an, kalea aukeratzeko eskubidea zozketatu zen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak Errepublikan sortutako bi pezetako txanpon bat erabiliz. Ingeniaritza Eskolak aukeratuko du kalea.
Estropadako Zilarrezko Bandejan lortutako garaipenaren inskripzioa da bi tripulazioen arteko desafioaren sari eta arrazoi bakarra. Orain arte, Deustuk 25 garaipen lortu ditu eta Ingeniariek 14.

Bideoa.

Desafioaren amabitxi eta aitabitxien zerrenda, 1998tik 2022ra bitartean

Informazio gehiago