NBEren rolaren II. Simulazioak argi uzten du nolako garrantzia duen berrikuntza pedagogikoak abokatuen prestakuntzan

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolaturik egindako NBEren rolaren II. Simulazioan parte hartu duten 200 ikaslek atera dituzten ondorioen arabera, hainbat izan dira lortutako helburuak, hala nola, ikasgelan ikasitako praktikan jartzea, Nazioarteko Gizartean estatuek duten jokaera ulertzea.

Berriak

2014ko azaroak 19

Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolaturik egindako NBEren rolaren II. Simulazioan parte hartu duten 200 ikaslek baino gehiagok atera dituzten ondorioen arabera, hainbat izan dira lortutako helburuak, hala nola, ikasgelan ikasitako praktikan jartzea, Nazioarteko Gizartean estatuek duten jokaera ulertzea, eta Ukraniako gatazka beste ikuspegi batetik ulertzea.

NBEren rolaren II. Simulazioaren lau eguneko jardunaldietan hainbat gai ikasteko aukera izan da: ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri, Nazioarteko Gizartean estatuek duten jokaera ulertzea, Ukraniako gatazka beste ikuspegi batetik ulertzea eta ikaskideekin elkar eraginean aritzea beste esparru batean.

Azaroaren 13an, bukaerako ekitaldian bi ikasleren iritzia entzuteko aukera izan genuen, parte hartu zuten guztien (200etik gora) izenean hitz egin zuten eta adierazi zutenez, Deustuko Unibertsitateko instalazioetan izandako esperientzia oso positiboa izan zen beraientzat, trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera izan zutelako, eta hori oso baliagarria da beren prestakuntzarako eta etorkizuneko lanerako.

Zuzenbide Fakultateako dekanoa den José Luis Ávila Oribek azpimarratu egin zuen rol joko horien garrantzia, horrela ikasten delako nola jarduten duten Nazio Batuen Erakundeko organo nagusian eta nolako ekarpena egin dezaketen, bertan parte hartuta, gizarte bidezkoago eta zuzenago batean.

Simulazioaren bukaerako ekitaldian argi geratu zen Zuzenbide Fakultateko ikasleek lan etengabea eta gogotsua egin zutela eta irakasleekin batera aritu zirela planifikatutako elkar eragin sistematikoan.