2023ko martxoak 16
Bilboko Campusa
Natxo Gonzalez, olatu handien munduko surfaren elitean sartu den lehen surflari espainiarra, Deustuko Unibertsitatean egongo da, asteazkenean, martxoak 15. Masterclassa eskainiko du 10:30ean, Auditoriumean, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko ikasleekin bilduko da, bere ibilbideaz eta bere erronka guztiei aurre egiteko prestakuntza fisiko zein psikologikoaz hitz egiteko.
Natxo González da, zalantzarik gabe, azken aldiko surflari espainiar osoena eta proiekzio handiena duena. Bere talentu eta profesionaltasun izugarriak merezitako errekonozimendua ekarri dio surfaren munduan. Zazpi urte zituela, aurrezki guztiak erabili zituen lehen surf taula erosteko, eta, ondoren, eskualdeko lehiaketetan ontzen hasi zen, eta Pro Junior eta Qualifying Series zirkuituetako probetaraino iritsi zen.
Baina benetan bere lekua olatu handietako surfean aurkitu zuen, eta espezialitate horretan benetako gailentasun bihurtu da nazioartean. Bere balentria handiaren froga: Big Wave Tourrera, olatu handien munduko zirkuitura sartzea lortu izana. Orain arte, hori lortu duen estatu mailako surflari bakarra da eta bere garaian nazioartean gazteena izan zen.