Natalia Ojeda Deustuko katedraduna Neuropsikologiako Nazioarteko Elkarteko (INS) presidente izendatu dute

Natalia Ojeda

2023ko irailak 13

Bilboko Campusa

Natalia Ojeda Del Pozo, Deustuko Unibertsitateko Psikologiako katedraduna, Neuropsikologiako Nazioarteko Elkartearen (INS) lehendakaritzarako izendatu dute, bigarren urtez jarraian. 2020tik Neuropsikologiaren Munduko Garapen Batzordeko zuzendaria da elkarte horretan. Mundu osoko ia 4.000 profesional eta espezialistak parte hartzen duten hauteskundeen emaitzak urtea amaitu baino lehen ezagutuko dira.

Ojeda irakasleak, ibilbide profesionala medikuntzatik hurbil egin duenak, uko egin behar izan zion duela bi hilabete Europako Neuropsikologia Elkarteen Federazioaren (FESN) lehendakaritzarako hautagaitzari, bi karguen arteko bateraezintasunagatik. Lehen aldia zen Espainiako hautagai bat presidente izateko hautagai zela.

INSrako izendapenari buruzko informazio gehiago.