Mikel Mancisidor, Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta NBEko aditua, Jakiundeko hautetsitako kide berria

Mikel Mancisidor

2023ko azaroak 20

Bilboko Campusa

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 10 kide berri hautatu ditu, azaroaren 17an, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa), udazkeneko osoko bilkuran, hautetsitako kide oso, kide urgazle eta kide urgazle gazteen ataletan. Sartu berri horien artean dago Mikel Mancisidor, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea eta NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea, Nora Alonso biologoarekin eta Luis Vega matematikariarekin batera.

Horiekin batera, Euskaltzaindiako kide urgazle izendatu dituzte Jon Maya dantzari eta koreografoa, Oihana Otaegui ingeniaritzako doktorea, Iñaki Pinillos telekomunikazioetako ingeniaria eta Gema Varona Zuzenbideko doktore eta kriminologoa. Oraingo honetan, Amaia Arranz historialaria eta Arkeobotanikan doktorea, Sara Barja Fisikan doktorea eta Aitzol Garcia Etxarri nanozientzian aditua den fisikaria izango dira kide urgazle gazteak. Gainera, Jakiundek Sixto Jimenezek Akademiaren sorreratik egindako lana aitortu du, ohorezko kide izendatuta.

Topaketan, 102 kideetatik 53 bertaratu ziren, eta Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak ere parte hartu zuen, baita EHUko, Mondragon Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitateko errektoreek ere.

Mikel Mancisidorren ibilbide profesionala

Mikel Mancisidor, legelaria eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian doktorea (Geneva School of Diplomacy), NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea (aditu independentea) da (2013-2024). Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kidea izan da, eta Nazioarteko Zuzenbidea irakasten du bertan.

2015etik Washington College of Law (American University) unibertsitateko Faculty (Adjunct Professor gisa) erakundeko kide da, Advanced Studies on International Human Rights Law ikastaroaren eskutik. 2016tik René Cassin (Estrasburgo) Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren ikastaroetako irakaslea da.

NBEren eta UNESCOren nazioarteko konferentzia askotan parte hartu du. Eusko Ikaskuntzaren Humanitateak, Kultura eta Gizarte Zientzien Saria (2020), Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide osoa (2019) eta Giza Eskubideen Aldeko Ligako Giza Eskubideen Urrezko Domina (2013). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian.