2026ko otsailak 25
Bilboko Campusa
Deustuko Unibertsitateak talentuari ateak irekiko dizkio otsailaren 25ean eta 26an, Enplegu eta Ekintzailetzaren XXI. Foroan. Hitzordu klasikoa da jada Unibertsitatean eta 2.000 ikasle eta tituludun berri bilduko ditu lan bila. Horretarako, sektore guztietako 70 enpresa eta erakunde baino gehiagori egin zaie dei eta foro honetara hurbilduko dira etorkizuneko profesionalak ezagutzeko eta biltzeko.
Standez gain, jarduera ugari antolatu dira benetako esperientziak, merkatuko joerak eta gehien eskatzen diren profilak ezagutzeko. Horien artean, sektoreetako espezialistekin hainbat mahai-inguru egingo dira. Deustu Alumni erakundeak antolatuta, Unibertsitateko fakultateekin lankidetzan antolatu dira eta hainbat gairen inguruan sakonduko dute: teknologia berriak eta osasuna, Ekonomia edo Zuzenbidearen arloko karrera publikoa, Ingeniaritzari aplikatutako AA edo CV bat nola prestatu, baita Europako erakundeetan lan egiteko aukerak ere. Halaber, elkarrizketa azkarrak egingo dira erakundeekin eta Lanbidek “scape rooms” ekitaldiak antolatu ditu, beste ekimen batzuen artean.
Foroak 20 urteko ibilbidea du eta unibertsitatearen izaeraren ezaugarri bat da, bide profesionala hasten den unean ikasleari laguntzera bideratua. Izan ere, Deustuko Unibertsitatean, enplegagarritasuna ‘lehen enplegua aurkitzea baino askoz gehiago’ dela ulertzen da. Juan José Etxeberria errektorearen hitzetan, zerikusia du “erabakiak zentzuz hartzen ikastearekin, gaitasunak ondo ezagutzearekin eta gizarteak zer behar duen ulertzearekin”. Hori dela-eta,ekimen horrek pertsona prestatuak, konprometituak eta ekarpenak egiteko gogoa duten pertsonak bilatzen dituzten erakundeekin konektatu nahi gute talentua.
Hargatik, unibertsitatean enplegagarritasunaz hitz egiten denean, bereizi ezin diren bi ideia aipatzen ditu: laneko orientazioa eta bitartekaritza. “Bidelaguntza hori Deustuko Unibertsitatearen bereizgarria da”. Esparru horretan antolatzen da urtero Enplegu eta Ekintzailetza Foroa. Urteen poderioz, erreferentziazko puntu bihurtu da lan-merkatuan inplikatutako erakundeentzat.
Lehentasun horrek oso emaitza positiboak ditu, Deusto Alumnik 2025eko maiatzean graduko ikasketak amaitu eta urtebetera Deustuko Unibertsitateko tituludun zirenen lan-egoerari buruz egin zuen azterlanaren arabera. Txosten horren arabera, 2024an 1.428 gradudunek parte hartu zuten, eta pertsona horien % 91,4 lanean edo prestakuntzan ari dira. Txosten horri Lanbidek 2024ko abenduan egindako azkena gehitu behar zaio; azken horretan parte hartu zuten 2021ean graduatu zirenek, guztira 1.243 gradudunek. Azterlan horrek ondorioztatzen du % 90 lehen lanean ari dela; biztanleria aktiboaren % 98k lan egiten duela edo aurretik lan-esperientzia izan duela, eta egokitutako enplegua (bere maila akademikoarekin bat datorren lanpostua) % 87 dela.
Daturik esanguratsuenen artean, nabarmentzekoa da jarduera-tasa % 93koa dela. Horrek esan nahi du graduatu berri diren 10 pertsonatatik 9k lana bilatzeari ekin ziotela eta unibertsitate-titulua lortu zutela. Gainera, lanean ari diren inkestatuen % 92k zerbitzuen sektorean lan egiten du, enplegu egonkorraren pisua % 73koa da eta % 70,6k teknikariak ditu kontratatuta. Inkestatutako promoziokoen batez besteko soldata 1.819 eurokoa da hilean (garbia/14 ordainsari). Gehienek (% 70) Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten dute eta bertan dute bizilekua.
Foroaren inaugurazioa
Enplegu eta Ekintzailetza Foroa ASTEAZKENEAN, otsailak 25, irekiko da, goizeko 9:00etan, Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko atarian. Jesús Riaño Deusto Alumniko zuzendariak aurkeztuko duen inaugurazio gosariarekin. Ondoren, Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko irakasleak “Diaspora, talentua eta enpleguaren etorkizuna Euskadin” hitzaldia eskainiko du.
Ondoren, solasaldi bat egongo da eta Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Teresa Laespada Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatuak, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Turismo eta Enplegu zinegotziak eta Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariak parte hartuko dute. Saioa Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektorearen hitzekin amaituko da.
Informazio gehiago www.forodeempleo.deusto.es webean.