Deustuko 400 ikaslek baino gehiagok ospatu zuten ikasturte amaiera antzerki, zinema, musika eta festaz betetako gala handi batean

Unibertsitateko Paraninfoak musika emanaldiak, film labur baten estreinaldia eta kultura eta kirol sarien banaketa uztartu zituen ekitaldi bat hartu zuen joan den ostiralean, maiatzak 8. Ekitaldi akademiko eta artistikoaren ondoren, bertaratutakoek DJ baten saioa entzun eta koktel bat hartzeko parada izan zuten klaustroan.

Gala Deusto Campus

2026ko maiatzak 07

Bilbao

Deustuko Unibertsitatea bere gaurik “festazaleena” bizi izan zuen maiatzaren 8an. 400 ikasle baino gehiago bildu ziren Paraninfoan Deusto Campus Gala ospatzeko. Ekitaldi horrek ikasturte amaiera markatzen du, talentu artistikoa eta kultura eta kirol aitorpena ere batuz.

Eszena dramatizatuak izan zituen topaketak, Lady Windermereren Abanikoa laneko pertsonaia nagusiak ardatz izanik, Oscar Wilderen pieza hori izan baita Unibertsitateko Antzerki Tailerrak aurten antzeztu duena. Horrez gain, Iñigo Iñiguez, Rafa Martín eta Nicole Alemán pianoan aritu ziren, eta Ariadna Fonteseca eta Alexander Osta biolinean, Xabier Arangurenekin batera (fagot).

Zinema, konpromisoa eta omenaldiak

Ikus-entzunezko programak pisu handia izan zuen: "Bajo control" film laburraren estreinaldia; fede, ekologia, kirol, kultura eta elkartasun jardueren laburpeneko bideoen proiekzioa, eta ikasleek egindako nazioarteko lankidetza proiektu baten aurkezpena ere ikusi ziren. Ekitaldian Juan José Etxeberria errektoreak (errektorearen hitzak), Pello Azpitarte Deusto Campuseko zuzendariak eta Aitziber Irigoras Unibertsitateko Elkarteko errektoreordeak parte hartuko dute, eta aitorpen berezia egin zitzaion José María Guiberten oroimenari.

Pintura, argazki, marrazki eta literatura lehiaketetako sariak eta kirol diplomak  banatu ondoren eta abesbatzaren eta cheerleaderren emanaldia amaitutakoan, galak Klaustroan jarraitu zuen. Bertan, gonbidatuek Xabier Mikel Cebada DJak girotutako koktel batez gozatu ahal izan zuten, ikasturteari amaiera emateko jai giro lasaian.

08/05/2026 - Gala Deusto Campus

Deusto Campus Topaketa

Donostiako campusak ere agur esan zion ikasturteari maiatzaren 7an ospatutako "Deusto Campus Topaketa" ekitaldiarekin. Esker emate ekitaldi honekin, urtean zehar ekimen desberdinetan parte hartu duten pertsona guztien lana aitortu nahi izan da.

07/05/2026 - Deusto Campus Topaketa