Ikasturte honetan, 1500 ikasle baino gehiagok amaitu dituzte ikasketak Deustuko Unibertsitatean

Unibertsitatea San Tomas Akinokoaren egunean hasi da titulatu berrien graduazio ekitaldiak egiten. Urtarrilaren 28ko albistea 120 doktore berriren inbestidura izan da. Lehenengo zeremonia horretan, ikaslerik bikainentzako sariak ere eman zituzten.

null

2016ko urtarrilak 28

Bilboko Campusa

Urtarrilaren 28an, San Tomas Akinokoaren festaburuan, hasi dira Deustuko Unibertsitatean, 2014-2015 ikasturtean Bilboko eta Donostiako campusetako fakultateetako eta Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan ikasketa ofizialak amaitu zituzten ikasleen inbestidura ekitaldiak.


Guztira, 1.563 ikaslek bukatu dituzte ikasketak. Horietatik, 279 Zuzenbidekoak dira; 11, Teologiakoak; 265, Psikologia eta Hezkuntzakoak; 300 Deusto Business Schoolekoak; 321, Gizarte eta Giza Zientzietakoak; 182, Ingeniaritzakoak; 11, Erlijio Zientzien Goi Institutukoak; eta 194, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolakoak.


120 doktorego tesiren defentsa


Tituludun berri horieek ez ezik, iaz doktoregoko tesiaren defentsa egin zuten 120 doktore berri ere egon ziren. Doktoreen kopurua hain handia izan denez, aurten Deustuko Unibertsitateak bi ekitaldi egin ditu, bata 10:00etan eta bestea 12:30ean. Doktorego tesien kopurua asko gehitu da aurten, Jose Maria Guibert errektoreak bere hitzaldian dioenez, legerian aldaketak egon direlako eta, horrekin bukatu dira doktorego eredu batekin egindako tesien defentsak, horrek doktoregai asko animatu ditu doktorego tesiaren prozesuaren bukaera azkartzera.


“Zorionez, ia berrehun pertsona zarete urte beteren barruan doktorego tesia bukatu duzuenak, eta Deustuko Unibertsitatearen historia guztian -lehenengo tesi defentsa duela 50 urte egin zen Zuzenbide Fakultatean-, joan den urteko urtarrilean 1.000. doktorego tesiaren defentsa egin zen” azaldu du.


Errektorearen esanetan, datu horiek Deustuko Unibertsitateak ikerketaren alde egindako apustuaren onespena ematen dute. Azken urteotan arlo hori asko hobetu da, errektoretzek erabili izan dituzten estrategiei esker. Hori dela eta, gure erakundeak ikerketa arloan antolatzeko gaitasunak sendotu ditu, egiturak sortu ditu eta profesional askok egiten dute lan arlo horretan. “Proiektuak ditugu, plan gidariak, barruko lehiaketak, ikerketa sariak, ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdiak, badakigu zer diren seiurtekoak, zehaztasun handiagoz neurtzen dugu produkzio zientifikoa, liburu eta aldizkari akademikoen bildumak berritzen ditugu, arlo digitaletan ere, gero eta presentzia handiagoa dugu…”, adierazi du.


Gainera, Doktorego Eskolaren sorrera era goraipatu du, doktoregoko zazpi programa ditu eta titulu propio bat, Industria Doktoregoa, unibertsitatetik kanpoko enpresa edo erakunde batekin batera egingo dena. Berrikuntza du, gutxienez urte beteko lan kontratua akreditatu beharko delako Industria Doktoregoa burutzeko. Beraz, enpresa eta gizarteko agenteen beharrei erantzuna ematen dieten doktoregoak dira, eta intereseko talde horiekin arituko da lankidetzan unibertsitatea doktoregoak elkarlanean garatzeko.


Deusto, COFUND Europako programan dagoen unibertsitate espainiar bakarra


Beste berri bat da Deustuko Unibertsitatea dela unibertsitate espainiar bakarra Europako dirulaguntza lortu duena Doktorego Eskolarako, COFUND (MSCA-COFUND-2014-DP - Marie Skłodowska-Curie) Europako deialdian, nazioarteko talentuak ekartzeko ikerketarako. Aurkeztu diren 103 eskaeretatik, 25ek dirulaguntza lortu dute, horietatik 12 doktoreaurreko kategoriakoak, Deustu da baloraziorik onenentarikoa izan duena eta ebazpen positiboa duen espainiar bakarra.


Zehazki, proiektuak jasotzen du hiru urterako prestatzen ari diren ikertzaileentzako 16 postu izatea, Europako Batzordeak kofinantzatuta. Nazioarteko ikertzaile horiek Deustuko Unibertsitateko doktoregoko programetara etorriko dira prestatzera eta bertako diziplina arteko ikertalde eta plataformetan sartuko dira.


José María Guibert jakinaren gainean dagoela gehiago hobetu daitekeela, baina hamar urtean egindako aldaketari ere balio handia ematen dio. Arlo horretan, azpimarratu du arlo horretan gaitasunak eta trebetasunak sortu dituela ikaskuntza kolektiboak. “Ikasten ari den erakundea gara. Iraganetik ikasten dugu eta Deustuk, erakunde modura, berritu egiten du” esan du. Arlo horri dagokionez, Errektoreak esker ona adierazi du Deustuko Unibertsitateak kanpotik jasotzen dituen laguntzak, bereziki Eusko Jaurlaritzako Kontratu Programa, hari esker finantzatu ahal izan dugu unibertsitateko aldaketa.


Errektoreak animatu egin nahi ditu ikertzaileak, ikertzeko orduan, gogoan izatera dimentsio etikoa eta ikerketetan sartzera, gizarte-egoera ahulean daudenei eragiten eta kalte egiten dizkieten arazoak. Unibertsitatearen kasuan, ikerketako institutu, talde eta plataforma batzuek lehentasuna ematen diete horrelako gaiei.
Era berean, fedeak ikerkuntzan duen paperari buruz ere hitz egin du. Ikerkuntza tradizio erlijioso batek gidatu behar duela pentsatzeak urduri jarriko du bat baino gehiago, motibatu beharrean. Baina fededunentzat motibazio nagusia da, ziur aski.


Sariak ikaslerik bikainenentzat


Bigarren zeremonia akademikoan, lizentziatu eta gradudun berrien eta Teologia Fakultateko diplomatuen inbestidura izan da, Karrera Amaierako DU Sariak banatu zaizkie urteko ikaslerik onenei, Honors Program; Mendieta eta Lambarri Fundazioko sariak eta Ignazio Ellacuria Sari Bereziak doktorego tesirik onenei. Era berean, omenaldia eskaini zaie irakasle emeritoei, eta Unibertsitatean irakasle eta langile modura izan duten eginkizuna joan den ikasturtean amaitu zuten irakasle eta kolaboratzaileei.

Discurso completo del Rector José María Guiber