2023ko maiatzak 31
Bilboko Campusa
Marta Enciso irakasleak Finantzei eta Lehiakortasunari buruzko DUko nazioarteko programan parte hartu zuen maiatzaren 31n, kooperatibismoari eta ekonomia sozial eta solidarioari eta horrek gizartean duen eraginari buruzko saio batean. Programa hau Unibertsitateko Global Engagement Office-k (GEO) antolatzen du eta Bogotako Javeriana Unibertsitate Pontifikaleko Finantza eta Lehiakortasun eta Ekintzailetzako graduondoko ikasleei zuzenduta dago.
Edizio honetan 38 ikaslek parte hartu dute. Aste trinkoa da, eta Kooperatibismoari eta Gizarte Ekonomiari buruzko gaiak jorratzen dituzte, mintegiak, kontraste-saioak eta lan-bisitak uztartuz. Edizio honetan, Enciso irakasleak gizarte eraginari buruzko moduluan parte hartu du, kontzeptu horretara egindako hainbat hurbilketatik abiatuta, eta bi kasu praktiko landu dira.