2013ko azaroak 01
Bilboko Campusa
Fagorren krisia lehertu denetik, Marta Encisok, Zuzenbide Fakultateko eta Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuko irakasleak, gaiaren berri izan nahi zuten hainbat komunikabiderekin hitz egin du, kooperatibek Euskadin duten eragina, kooperatibista izatearen abantailak eta desabantailak, edo lantegia ixteak ekonomian izan dezakeen eragina argitu nahian.
Enciso irakaslea Cadena Ser-en egon da (urriaren 17an eta 31n), TVEko EAEko eta Estatuko informatiboetan (urriaren 31n), eta Informe Semanal saioak ere elkarrizketa egin dio, Mondragón Korporazioari buruzko programa berezi baterako.